San Valentinek otsailari ‘maitasunaren hilabetea’ izendapena ematen diola aprobetxatuta, Balio Faktoriak hiru jarduera antolatzen ditu, San Valentinek ezkutatzen duena agerian jarriko dutenak, eta erakutsiko dutenak nola sustatzen dituen ospakizun horrek amodio ‘erromantikoari’ lotutako eredu heterosexual, normatibo eta kontsumista batzuk.
Lehen topaketa, ‘San Valentineko eromen kontsumista’, otsailaren 6an egingo da, arratsaldeko 19:00etan, Montehermoso Jauregiko Ortuño aretoan (Vitoria-Gasteiz), eta sarrera librekoa izango da. Irantzu Varela arituko da dinamizatzaile, militante feminista eta Faktoria Lila espazioaren koordinatzailea bera. Topaketa honetan, aztertuko dugu nola industria handiek amodioa marketineko estrategia bihurtu duten.
Hileko bigarren jarduera –izena eman beharrekoa– izango da ‘Tuppersex subertsiboa: feminismoa, kontsumo arduratsua eta plazerak’, otsailaren 15ean Vitoria-Gasteizko Simone de Beauvoir elkarte-etxean, 18:00etatik 21:00etara. Prestakuntza hau Desmontando a la Pili kooperatibak eramango du aurrera. Hainbat emakume feministak, psikologok eta sexologok osatzen dute kooperatiba, eta sexuaz mintzatuko dira, planteamendu feministak, kontsumo arduratsua, osasuna eta plazera oinarritzat hartuz, patriarkatua eta sexismoa zalantzan jartzeko tresna gisa.
Hilari amaiera emateko, ‘Erromantikoa politikoa da: kapitalismoa, patriarkatua eta amodio erromantikoa’ ikastaroa dugu. Coral Herrera Gómez idazle eta komunikatzaile feministak emango du. Jarduera honetarako, izena eman beharko da aldez aurretik, eta haren xedea gogoeta eragitea izango da, heteropatriarkatuak inposatu duen eta kapitalismoaren zerbitzura dagoen sexu eta afektibitatezko harreman-ereduaren inguruan.
Amodio “erromantikoa” eta sexu- nahiz genero-aniztasunen ikusezintasun behartua kuestionatzeko balioko digun ikastaro hau Simone de Beauvoir elkarte-etxean egingo da, otsailaren 22an eta 23an: ostiralean, 16:00etatik 20:00etara; eta larunbatean, 10:00etatik 14:00etara.
Animatu gogoeta egitera hil honetan, eta eman izena otsailerako dauzkagun jardueretan.
Eta kontsumo kritiko, arduratsu eta eraldatzailearen arloan prestakuntza jasotzen jarraitu nahi baduzu, hemen duzu SETEMen Balio Faktoriaren programazioa.