Otsailetik ekainera arte SETEMen Balio Faktorian abiatuko ditugun jarduera eraldatzaileen programazioa eskura duzu jadanik, deskargatu edo kontsultatzeko. Duela urtebete abian jarri zenetik ohikoa denez, Faktoriak jarduerak antolatzen ditu hil bakoitzean, kontsumoari lotutako gai baten inguruan eztabaidatu eta gogoeta egiteko.
Udazken-neguetako programazio berri honetan, antolaturiko prestakuntzek hainbat gai jorratuko dituzte kontsumo arduratsuaren ikuspegitik, hala nola bidaiak, amodioa eta plazerak, elikadura, kolektiboen bizitza edo feminismoak.
Programazio hau otsailaren 6an jarriko da martxan, hil horretarako “Amodioa, plazera eta kontsumoa” gaitzat hartuta, Irantzu Varela militante feminista ezagunak emango duen hitzaldi batekin: “San Valentineko eromen kontsumista”. Pertsona asko arituko dira prestatzaile-lanetan hil horietan, zenbait pertsona ezagun ere tartean, hala nola Mikel López Iturriaga, beste izenez «El Comidista».
Prestakuntza-espazio hau kontsumo arduratsura hurbildu nahi duten guztiei zuzenduta dago, denetariko jarduerak baitaude, hain zuzen, sakontze-, iraupen- eta inplikazio-mailaren aldetik. Kontsulta ezazu programazioa!
Elkartasun-auzolandegiak
Nabarmendu behar da Balio Faktoriaren jardueretan parte hartzeak aukera ematen duela SETEMek udan antolatuko dituen elkartasun-auzolandegietara bidaiatzeko. Prestakuntza-prozesuan izena emateko epea otsailaren 8ra arte egongo da irekita. Kontsulta itzazu parte hartzeko beharrezko baldintzak eta eman izena otsailaren 16an izango den hasierako bilerarako!