Datorren abenduaren 13an “Kontsumista arruntaren koplak” bertso-saio berezia eskainiko dugu, lau emakume bertsolariren eskutik gogoeta feminista eta umorea uztartuz. Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta bertan Uxue Alberdi, Alaia Martin, Aroa Arrizubieta eta Paula Amilburu bertsolariek gure egunerokotasunean kontsumoak sortzen dizkigun kontraesanei aurre egingo diete, Aintzane Irazustak planteatutako gaiei helduta.
Black Friday-aren zoramenetik atera berriak, eta gabonetako zurrunbiloan sartzeko zorian… Planto egin diezaiogun kontsumokeriari, ito baino lehen! Aukera ezin hobea eskaintzen dizuegu une batez gelditu, ikuskizunaz gozatu eta kontsumo ohiturak birplanteatzeko. Baina ez nahastu, helburua ez da norbere burua zigortzea! Bertso artean alternatibak eta irtenbideak bilatzen ere saiatuko gara.
Anima zaitez! Sarrera librea izango da tokiak bete arte.