X
Tag

    Urtarrila eta otsaila: Lurrarekin eta gure artean konektatuz

    2024a etorkizunari begira hasiko dugu, errealismoz, baina baita itxaropenez ere, gure ingurune naturalarekin lotzen gaituzten eta lurrean bizitzeko modu adeitsuagoetan pentsarazten diguten hiru jarduerekin.

    Urtarrilean izarrei begiratzen saiatuko gara… eta argi kutsadurak eragozten digula konturatuko gara. Gainera, gehiegizko argi artifiziala oso kaltegarria da gizakien osasunerako eta ingurumenerako, gaian aditua den Susana Malónek urtarrilaren 18an Donostian egingo den tailer labur batean azalduko digun bezala. 17:30etik 20:30era, ondorio kaltegarri horietan sakontzeaz gain, paseatzera ere aterako gara, argiteria publikoa ikuspegi kritikoz aztertzeko eta hobetzeko alternatibak ezagutzeko. Parte hartzeko nahikoa da izena emateko inprimakia betetzea.

    Otsailak bisita berezia ekarriko digu Gasteizera. Yayo Herrerok hitzaldi bat eta ikastaro bat emango ditu berriro Balio Faktorian. Bertan, galdera honetan murgiltzera gonbidatuko gaitu: nola prestatu lurreratze behartua Lurrean eta gorputzetan? Bi jarduera horiek planetarekin eta gure buruarekin dugun harremana ekofeminismotik nola eraldatu hausnartzeko eta ideiak partekatzeko balioko dute. Hitzaldirako sarrera librea izango da, otsailaren 16an 19:00tan Aldaben. Ikastaroa larunbatean izango da, 17an 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta izena eman eta 15 €-ko matrikula ordaindu beharko da.

    Jarduera hauei buruzko informazio zehatzagoa webgune honetako “programa” atalean duzue, begiratu bat eta anima zaitezte parte hartzera!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar