X
Tag

    Banka armagabetu dezagun, bakea eraiki dezagun

    Ba al zenekien lau armatik hiru ezingo zirela egin bankuen finantzaketarik gabe?

    Martxoan, Estatuko banketxe nagusietako akziodunen batzarrak ospatzen diren hilean, Balio Faktorian gerren eta gerrak posible egiten dituzten finantza-mekanismoen aurka agertzen gara. Izan ere, SETEM Banka Armatua Kanpainaren parte den heinean urtero salatzen ditu erakunde horiek egiten dituzten milioi askoko inbertsioak, gatazka armatuak elikatzen dituztenak hain zuzen. Gai honen inguruan sentsibilizatzen laguntzeko, Balio Faktorian hainbat jarduera proposatzen dizkizuegu, eta horien xehetasunak esteka honetan topatu ditzakezue.

    Gasteizen, martxoaren 16tik apirilaren 10era, 2021ean World Press Photo saria irabazi zuten Pablo Tosco kazetariaren argazkiak ikusteko pribilegioa izango dugu. Pilarreko Gizarte Etxean egongo den “Yemen: Gosea, gerraren beste zauria” erakusketak herrialde honetako gerraren errealitate gordina erakutsiko digu bere protagonisten bitartez, hondamenaren erdian erresilientzia nabarmentzen duen bidaia bisual batean.

    Gainera, argazki bakoitzaren atzean dauden istorioetan sakondu ahal izango dugu egileak berak lagunduta. Pablo Toscok hitzaldi bat emango du gizarte etxean martxoaren 21ean, osteguna, 18:30ean. “Biziraupenaren islak: Pablo Toscoren lentearen atzean Yemengo gerran” titulukoa, sarrera irekia izango da edukiera bete arte.

    Eta Arabako hiriburuko programazioa osatzeko, martxoaren 13an, asteazkena, 19:00etan, mahai-inguru interesgarri batek gure aurrezkien eta gerren arteko lotura ulertzen lagunduko digu, eta bankuak desarmatzeko eta gizarte zibiletik militarizazioari aurre egiteko bideak ere eskainiko dizkigu. “Desarma la banca, construye la paz” topaketa, Emakumeok Gerraren Aurka eta Centre Delàs d ‘Estudis per la Pau taldeekin, Simone de Beauvoir elkarteen etxean izango da. Egin bat elkarrizketa garrantzitsu honekin!

    cartel programacion factoria de valores marzo gasteiz

    Desobedientzia zibila eta feminismoa Urnietan

    Hitzaldiez eta erakusketez gain, martxoan ikastaro interesgarri bat ere eskainiko dugu Madrilgo Asanblada Antimilitaristaren eskutik. “Desobedientzia zibila eta feminismoa” Urnietako elkarteen etxean izango da martxoaren 16an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta doakoa izango da. Interesa duenak informazio gehiago kontsulta dezake Programa atalean, eta izena eman formularioaren bidez.

    cartel curso desobediencia civil y feminismo en urnieta en marzo en la factoria de valores

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar