X
Tag

Ongi etorri Balio Faktoriara; hau duzu SETEM Hego Haizearen proposamena prestakuntza eraldatzailearen arloan. Gure ikuspuntutik, prestakuntza prozesu bat da, banaka edo era kolektiboan, hazteko bidea ematen diguna eta ekintzara, konpromisora, aldaketa eragitera gonbidatzen gaituena. Hala, bada, eraldaketa global bat sustatzen dugu, inplikazio pertsonalaren bidez.

Faktoria honen ateak ireki ditugu, bada, eta bertan pertsonak berak gara balioak eraikitzeko lehengaia, balio horiexek kontzientzia kritikoa ekar dezaten bidegabekeria eta krisia nagusi diren errealitate globalaren inguruan. Hainbat arlotan egingo dugu hori, hala nola, arroparen, teknologiaren, kulturaren edo elikagaien produkzioa eta kontsumoa, bidaiak, erotika eta plazerak, etxebizitza, osasuna, genero desberdinkeriak, ekonomia solidarioa, gizarte mugimendu eraldatzaileak…

Hala, Balio Faktoriak hilero zenbait jarduera antolatuko ditu, kontsumoari loturiko gai baten inguruan eztabaida eta gogoeta egiteko. Faktoriaren jarduera-motak izen eta kolore batzuen bidez bereiziko dira, eta, elkarrekin, jarduerok balio-kate bat eratzen dute, eraldaketara eramaten gaituena:

  • Topaketa: jende guztiari irekitako jarduera bat, izena eman gabe, gehienez bi orduko iraupenarekin. Izan daiteke elkarrizketa edo hitzaldi bat, zineforum bat, ikuskizun bat…
  • Lantegia: esperientziazko edo izaera praktikoko jarduera bat, talde txiki batentzat, bi eta lau ordu arteko iraupenarekin.
  • Ikastaroa: gairen batean sakontzeko jarduera bat, 6 eta 12 ordu arteko iraupenarekin, eta izena eman behar dela.
  • Elkartasun-auzolandegiak: inplikazio-mailarik handiena eskatzen duen esperientzia eraldatzaile bat. Esperientzia hori bizitzeko, beharrezkoa da lehendik beste prestakuntza-jarduera batzuetan parte hartzea.
ONGI ETORRI BALOREEN FAKTORIARA
Rakel
Berdintasuna
Gorka
Espiritu irizpideduna
Mikel
Solidaritatea
Amaia
Askatasuna

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar