X
Tag
charo morán sobre estudios sobre consumo y felicidad

    Kontsumitzeak zoriontasuna ematen du?

    Artikulu hau hasteko, azken erantzuna jakinaraziko dugu. Adi, spoilerra!: Kontsumitzeak ez du zoriontasuna ematen. Ondorio horretara iritsi ginen Ekologistak Martxaneko kide Charo Moránekin izan genuen hitzaldi ezin interesgarriagoan, urtarrilaren 10ean.

    Ondorio horretara iritsi baino lehen, Moránek mundu guztiko datuak eman zituen, mundu-mailan nola kontsumitzen den, herrialdeen arteko desberdintasunetan sakonduta. Kasu askotan, ekoizteko ahalmen handia duten herrialdeak dira kontsumo gutxienekoak, haien pobretze egoera dela kausa. Botere ekonomiko handieneko herrialdeak, ordea, halakoen baliabide naturalez baliatzen dira, kontsumo-maila handi bat izateko.

    Moránek esan zuenez, “gure kontsumo-eredua planetako beste toki batzuen esplotazioan oinarriturik dago”. Horrek ez du eragozten aztarna ekologikoa ikaragarria izatea: mundu-mailan, 1,6 Lur planeta beharko genituzke geure kontsumoari eutsi ahal izateko.

    Gure kontsumoaren ondorioak aztertu ziren gero hitzaldian. “Igoko zinateke ausaz hiru pieza kendu zaizkion hegazkin batera? Horixe gertatzen ari da gure planetan bioaniztasunaren galerarekin”, azaldu zuen Moránek.

    Zati hori guztia ulertu eta gero, erosteko ekintzaren eta zoriontasunaren arteko harremanaz arduratu diren zenbait ikerketaren emaitzak ezagutu genituen. Eta aurkitu genuen erantzuna izan zen baietz, kontsumitu beharra dugula zoriontsu izateko: baina gizakitzat ditugun oinarrizko beharrizanak asetzeko, beste egile batzuen artean, Manfred Max-Neefek definitu bezala. “Diruak zoriontasuna ematen du, gure bizitza horniturik dagoela sentitzen dugun puntura iritsi arte. Baina behin puntu hori gaindituta, ez dago eraginik”.

    Orduan, zerk ematen du zoriontasuna? Hori jakiteko, entzun ezazu Charo Moráni Hala Bedi Irratian egin zioten elkarrizketa, edo ikusi hitzaldi osoaren bideoa.

    Eta, nahi baduzu, eman begiratu bat Balio Faktoriaren programazioari, kontsumo arduratsuaren inguruan antolatu ditugun hurrengo jardueretan parte hartzeko. Zure zain egongo gara!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar