Zer da?
Elkartasun auzolandegien ekimenak 21 urtetik gorako pertsonei Latinoamerikako herrialde batera bidaiatu eta garapenerako proiektu bat ezagutzeko aukera ematen die, SETEMekin lankidetzan diharduen erakunde batekin elkarlanean.
2026ko Elkartasun Auzolandegiak - IZEN EMATEAK ITXITA
Nola egiten dugu?
Taldeko prestakuntza-, kontzientziazio- eta trebakuntza-prozesu bat igaro ostean, uztailean edota abuztuan (hilabete bat edo bi) sentsibilizazio-esperientzia bat bizitzeko aukera ematen dugu. Esperientzia hau bizitze aldera, prestakuntza prozesu hau bidaia bera bezain garrantzitsua dela jotzen dugu. Hori dela eta, boluntario talde oso bat prozesua kontuz eta arretaz zaintzen arduratzen da.
Ekimenaren xedea ez da hegoaldeko proiektuetan “laguntzea”; trukaketaz, bizikidetzaz eta lankidetzaz ikastea… eta (nork bere burua) eraldatzea baizik.
Balio Faktoriaren formakuntza jardueretan parte hartzea beharrezkoa da SETEMek 1992tik! antolatzen dituen auzolandegietara bidaiatzeko.
Herrialdeak
Gure Auzolandegi guztiak SETEMekin epe
ertain-luzera harremanetan dauden toki-erakundeekin lan eginez egiten dira Mexikon (Chiapasen), El Salvadorren, Guatemalan, Ekuadorren eta Kolonbian.
2025eko Elkartasun Auzolandegiak Guatemalan, El Salvadorren, Kolonbian edota Ekuadorren aurrera eramatea aurreikusten dugu.
2026ko Elkartasun Auzolandegiak: IZEN-EMATEA ITXITA
Elkartasun Auzolandegian parte hartu nahi duzu? Irakurri baldintzak eta, betetzen badituzu, eman izena!
- Bidaiatzeko unean 21 urtetik gora izatea.
- Hasierako jardunaldian parte hartzea, martxoaren 7an Gasteizen. Parte hartzeak 20€ko kostua dauka.
- Elkarrizketa pertsonal bat egitea.
- “Auzolandegiak jakinarazi” (martxoak 28, lau ordu), “Hegoaldera Hurbildu” (data konfirmatzear, zortzi ordu) eta “Eta, orain zer?” (irailak 19, lau ordu) saioetan parte hartzea, Gasteizen.
- Nazioarteko lankidetzari buruzko formakuntzan parte hartzea (apirilak 18, zortzi ordu)
- Agroekologia eta elikadura burujabetzari buruzko formakuntzan parte-hartzea (maiatzak 30, goiz osoa)
- Herrialde bakoitzera bidaiatuko direnen arteko prestaketa-bileretan parte hartzea (partehartzaileek adosten dituzte datak).
- Hegazkin txartela eta helmuga herrialdean ostatu eta mantenu gastuak nork bere gain hartzea.
- Bidai-aseguru gastuak (asegurua nahitaezkoa da) SETEMek ordainduko ditu.
- Hasierako jardunaldiaren ondorengo prozesuan parte hartzeak 30€ko kostua dauka, apirilaren 14a baino lehen ordaindu beharrekoa.
*Interesgarria da (eta oso egokia) bidaiariek SETEM Hego Haizearen jarduera, kanpaina eta formakuntzetan parte hartzeko aukera izatea, beren bidaiaren erakundea hurbiletik ezagutzeko eta Hegoaldeko errealitateekin sentsibilizatuta egoteko.
Oharra
Hasierako jardunaldian parte hartzeak ez zaitu Elkartasun Auzolandegien prozesu osoan partehartzera konprometitzen.