X
Tag

    Matxismorik gabeko erosketa-poltsak Amurrion

    Amurriok aukera izango du SETEM Hego Haizearen Balio Faktoriak prestatuko dituen prestakuntza-ekintzetan parte hartzeko. Euskal GGKEaren prestakuntza-programa azaroan jorratzen ari den gaia kontsumitze hutsak sortzen dituen indarkeria matxisten ingurukoa da. Aiarako herrian hiru jarduera egingo ditu, Amurrioko berdintasun‑zerbitzuarekin batera.

    Lehena azaroaren 13an, ostiralean, izango da, 18:30etan, Amurrio Antzokian. Fabricando Mujeres dokumentala proiektatuko da, eta ondoren mahai-ingurua egingo da. Ikus-entzunezko honek Uruguaiko CineFem jaialdian “Film Onena” saria jaso du berriki, eta SETEMen ikerketetan oinarritutako fikzio bat da.

    Film honetan, Itziar Aizpuruk antzezten duen Maite fikziozko pertsonaiak Emakumeen Fabrikako hondakinak biltzen jarraitzen du, indarkeria matxistarik gabeko kontsumoa bultzatuko duten asmakizun eta proposamen eraldatzaileak eraikitzeko. Jarduera doakoa da, baina lekua erreserbatu behar da helbide honetara idatzita: berdintasuna@amurrio.org.

    Behin gose-puntua eraginda, Amurrioko emakumeek aukera izango dute gaian sakontzeko “Kontsumoa eta indarkeria matxistak” online tailerraren bidez. Tailer horretan, parte-hartzaileek euren esperientziak partekatuko dituzte, eta kontsumitzean jasandako indarkeria matxistak identifikatu. Tailerrean, Medellineko Corporación para la Vida Mujeres Que Crean elkartearen laguntza izango dugu. Elkarte horrek Kolonbian kontsumoaren arloan emakumeek jasaten dituzten indarkeria matxisten argazki bat eskainiko du.

    Tailerrari amaiera emateko, kontsumo kapitalistan indarkeria matxista horiei aurre egiteko estrategiak eta alternatibak identifikatuko dira, baita horiek praktikan jartzeko bideak bilatu ere. Hori guztia online izango da, azaroaren 18an (asteazkena), 18:00etatik 19:30etara. Izena emateko mezu bat bidali behar da helbide honetara: berdintasuna@amurrio.org.

    Azken jarduera azaroaren 26an izango da, 19:00etan, Amurrio Antzokian. Irantzu Varelaren “No hay matriarcado ni en el supermercado” bakarrizketa entzuteko eta barre egiteko txanda izango da. Jarduera honetarako ere sarrera erreserbatu behar da helbide honetara idatzita: berdintasuna@amurrio.org.

    Umore-bakarrizketa izango da, baina oso serio hitz egiten du sistemak bultzatzen dituen kontsumo moduei buruz. Kontsumismoarekin, genero-estereotipoekin, indarkeriarekin eta esplotazioarekin loturik daude esaneko feminitatea, maitasun erromantikoaren asmakizuna eta hiltzen, pobretzen eta tenteltzen gaituzten zaintza‑ereduen inposaketa.

    SETEMen Balio Faktoriak prestakuntza-jarduera gehiago ditu kontsumo arduratsuaren inguruan, eta hilero gai bat jorratzen dute. Programazio osoa www.factoriadevalores.eus webgunean eskuragarri dago.

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar