“Beti ordaindu izan ditut argiaren eta uraren faktura guztiak, baina dena aldatu zen langabezian geratu nintzenean”.
Hori da Mariaren eta beste hainbat emakumeren istorioa, egoera ahulean dauden familia askoren zutabe direnak. Hori deskubritzera animatzen zara? Xucrut Teatre antzeztuko duen El apagón antzezlanarekin ezagutuko dugu. Kataluniako konpainiarekin batera SETEMen Balio Faktorian izandako esperientzia errepikatuko dugu, ¡Vaya tela! edo Sencilleces lanekin gozatu ondoren.
12 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta 40 minutu inguru irauten du ikuskizunak. Gasteizko Aldabe gizarte etxean izango da, azaroaren 14an, 19: 00etan. Sarrera librea izango da lekua bete arte.
El apagón ikuspegi ekofeministatik aztertzen du biztanleen % 10ek pobrezia energetikoa pairatzen dutela, eta emakumeak direla kaltetuenak. Pobrezia energetikoak ondorio fisiko nahiz psikologikoak eragiten ditu pertsonengan. Beti bezala, Xucrut Teatrek ikuskizun dinamikoa eskainiko du, keinu handikoa, umorea eta komikotasuna lagun dituela.
Xucrut Teatre eta Enginyeria Sense Fronteres erakundeek elkarlanean sortu zuten antzezlana, Pobrezia energetikoaren aurkako Aliantzarekin elkarlanean, eta Mugarik Gabeko Ingeniaritzako energia eta erauzketa taldearen “El precio de la abundancia, derechos humanos a oscuras” izeneko eremuaren barruan kokatzen da.
Zuen zain gaude!