X
Tag

    Hainbat printzipio gizarte eta ekologiarekin bidezkoagoa den errealitate baterantz, Yayo Herrerorekin

    Egunotan biziaren kontrako gerran gabiltza. Globalizazio harrapariak gizartean, gizakiongan eta ekologian dituen ondorio suntsitzaileei aurre egiteko, ekonomiaren ikuspegi berria eta harremanak izateko modu berria behar dira. Modu horiek pertsona gehienontzat bizitza oneko prozesuak sortzea izan behar dute helburu, guztiontzako oinarrizko baldintza nahikoak bermatuz, Lurraren muga fisikoak gainditu gabe.

    Yayo Herrerok, ekofeminismoaren nazioarteko erreferente denak, ekingo dio Balio Faktorian, abenduan, beharreko trantsizio ekosozial horri: hazkunde ekonomikoan oinarritutako eta zorpetzea eta baliabiden naturalen arpilatzea euskarri dituen eredu baten aurrean, ekonomia sozial eta ekologikoen eredu baterantz.

    Zein printzipiok zuzendu behar du trantsizio ekosoziala?
    1. NAHIKOAREKIN BIZITZEN ikastea, kolapsatzeko zorian dagoen planetaren esparruan, guztiontzako gutxieneko ongizate pertsonal eta soziala ziurtatuz: elikadura nahikoa eta osasungarria, bizitzeko tokia, osasun, hezkuntza edo mendekotasunerako sarbide unibertsala, besteak beste.
    2. ABERASTASUNAREN BANAKETA, infinituki hazi ezin den eta beherapen materialera bideratuta dagoen ekonomiaren esparruan.
    3. ARRETA. Giza ongizatea edo planetako bizi-sistemen eta biodibertsitatearen babesa kaltetu dezaketen arriskuak behar adina egiaztatu gabe produktu eta prozesu bio-fisiko-kimikoak gaur egun zirkulazioan ez jartzea da helburua.
    4. ZAINKETAK zentroan. Gorputz zaurgarrienak ez ezik, gorputz guztienak ere.

     

    Eta, zein dira trantsizio horretan ibili beharreko bideetako batzuk?
    • GUZTION ONDASUNAK BABESTEA, horien kontrol publikoa sustatuz.
    • Jendearen BIZI-BALDINTZAK BABESTEA, gaur egun zaharkituta dagoen gizarte-zerbitzuen kontzeptutik haratago pentsatuz.
    • EDOZEIN BIZI FORMA DUIN BIHURTZEA: landareak, animaliak, mikroorganismoak.
    • TRANTSIZIOA FINANTZATZEA, inbertsio publiko eta pribatuen bitartez.
    • ENPRESA DEMOKRATIZAZIOA: horretarako, funtsezkoa da Ekonomia Soziala eta Solidarioa.
    • HEZIKETA ETA SENTSIBILIZAZIOA: «begira diezaiogun aurrez aurre gertatzen denari, beldurrak norantz korrika egin ez dakigunean bakarrik geldiarazten gaitu» (N. Klein).
    • INFORMAZIO ZEHATZA JASOTZEKO ESKUBIDEA
    • TRANSFORMAZIO KULTURALAK: gaur egun, errazagoa da munduaren amaiera imajinatzea kapitalismoaren amaiera baino.
    Bi ekintza Gasteizen

    Horretaz guztiaz mintzatuko zaigu Yayo Herrero bi jardueretan. Jarduera horiek Gasteizen izango dira; lehena, mintzaldia, hilaren 11n –ostirala–,19:00etan, eta sarrera librea izango da, edukiera bete arte, Aldabe Auzo Etxean. Bigarrena, ikastaroa, hilaren 12an –larunbata– (goizean eta arratsaldean), eta horretan parte hartzeko izena eman beharko da inprimaki honetan. Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar