Ekintza fotografiko bat, gure arropa ehuntzen duten langileen esplotaziozko baldintzak salatzeko, Black Friday delakoan gertatzen den kontsumismo-boladan. Hori lantegi batzuetan prestatuko dugu, ENMEDIO kolektiboarekin. Zu gurekin nahi zaitugu! Bazatoz?
ENMEDIO kolektiboko kideek berek diotenez, aktibismoa eta salaketa soziala begietatik sartzen dira hobeki (adibideekin hobeki ulertzen dira). Horregatik, urte batzuk badirela, ikus-entzunezkoen arloko sortzaile-talde hau bere lanak ‘normala’ ez den helburu baterako erabiltzen hasi ziren: beren kritikak helarazteko bidegabekeria eta desparekotasunei buruz, deseroso zitzaizkien hainbat gairen inguruan. Aurrera eraman dituzten ekintza guztietan ikus dezakegu hori islatuta.
Adibidez, hurrengo argazkiak ‘Esklabotza komatxorik gabe’ ekintza fotografikoko lantegikoak dira, Bartzelonan figura esklabistak eraldatzeko helburua zuen ekimen batean.
Black Friday dela eta, ENMEDIO kolektiboak salaketa-lantegi bat proposatzen digu, non, argazkigintzaren bidez, salaketa kolektibo bat egingo dugun, ehungintzako industria handiek, batik bat, eskaintzen dituzten deskontu faltsu horien aurka. Enpresa horietako askok ez dituzte errespetatzen beren langilean giza eskubideak eta lan-eskubideak, eta, ordainetan, ‘fast fashion’ bat eskaintzen dute, enpresak onuradun bakarrak direla.
Black «fraud» desmuntatzen, ekintza fotografikoko lantegia (EFL!)
Bestela ezin izan, eta ENMEDIO kolektiboak sormenezko ikuspegi kritiko bat proposatzen digu –SETEMek koordinaturiko Arropa Garbia Kanpainaren balioekin bat eginik– era kolektiboan salatzeko indarkeria matxisten eta kontsumo-sistema kapitalistaren arteko lotura.
Oraingoan, ENMEDIO kolektiboak kontakizuna argazkigintzaren bidez sortzeko proposamen egiten digu, lantegi batean (aurretik izena eman behar da), azaroaren 12an eta 13an, 17:30etik 21:00etara bitartean, Gasteizko Simone Beauvoir elkarte-etxean.
Arroparen industrian dauden esplotazio-baldintzak salatu nahi dituzu? Etorri lantegietara!
Bukatzeko, ENMEDIO Taldeak Bartzelonan gauzatu zuen ekintza baten bideoa utziko dugu.