X
Tag
arcadi oliveres encuentro setem

    Topaketa Arcadi Oliveresekin: Andreu Buenafuenteri 2011n esandakoa errepikatuko al du?

    Datorren martxoaren 20an SETEMEko Balio Faktoria indarrez beteta hasiko ditu bere martxoaren jarduerak, finantza etikoen inguruan hausnartuko direnak. Gasteizko Montehermoso Kulturunean izango da, arratsaldeko 19etan, burutuko duen Arcadi Oliveresekin topaketa. Gure dirua eta guden arteko harremanaz arituko gara bertan, paradisu fiskalak, zerga-iruzurra edota eragozpen fiskala bezalako gaiak azaleratuz.

    “Zerga-iruzurra egiten dutenek tokatzen zaiena ordainduko balute, pentsioek %60 gora egin ahalko lukete. Zerga-iruzurra ikertzeko nahi politikoa besterik ez da behar, baina ez dago. Maila horretan eta gastu militarretan dago gakoa”, esan zuen Arcadi Oliveresek Andreu Buenafuentek 2011n egin zion elkarrizketa batean.

    Arcadi Oliveres ekonomialari eta Giza Eskubideak sustatzaile eta defendatzaile nekaezina da. Hitzaldi, mahai, ikastaro… askotan parte hartzen du, eta Hegoalde eta Iparraldearen arteko harremanak, nazioarteko merkataritza, kanpoko zorra eta defentsa-ekonomia dira askotan jorratzen dituen gaiak.

    Baliteke Arcadik elkarrizketa horretan esan zuena errepikatzerik, egungo pentsionisten manifestazioei erreparatzen badiegu. Hala ere, gure diruak gerra elika ez dezan hainbat gako emango dizkigu, gizabanako bakoitzak praktikan jarri ahal ditugunak, esaterako, eragozpen fiskala.

    Topaketa horretaz gain, finantza etikoen inguruko ikastaro bat burutuko dugu martxoan. Sartu Balio Faktoriaren programan eta, nahi baduzu, eman izena!.

    Sarrera librea izango da, toki guztiak bete arte. Hartu zure eserlekua!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar