“No me toques la flora” Belen Nevado aktore, gidoilari eta zuzendari gasteiztarrak egin zuen emanaldiaren bideoa argitaratu dugu. Bi pertsonaien bidez, emakumeoi ezarri nahi dieten edertasun eredu eskuraezinak erakutsi zizkigun Balio Faktorian, umorearen bidez. “Umore feminista zure kontsumorako” ekitaldiaren parte izan zen ikuskizun hau, Elsa Ruiz-en bakarrizketarekin eta Silvia Albert Sopale-ren emanaldiarekin batera.
Hori da indarkeria matxistak ohiko kontsumo-ereduarekin erlazionatzeko modu anitzetako bat. Errealitate hori Fabricando Mujeres dokumentalean ikus daiteke. Dokumentalak estetikako, etxeko produktuetan, energian, fikziozko serieetan, mugikorretan edo hiri espazioetan harreman hori nola gertatzen den azaltzen du.
Estetikako produktuen kontsumoan ikus daiteke indarkeria hori modu argiagoan. Sarritan, horiek kontsumitzeak zuzeneko indarkeria mota desberdinak eragiten ditu, eta kalte fisikoak eragiten dizkiete gorputzei, besteak beste, operazioen, dieten edo takoien erabileraren ondorioz.
Baina, gainera, modu erabakigarrian laguntzen dute emakumeen eredu bakar hori eraikitzen, gorputzen errealitatearekin eta aniztasunarekin apurtzen duena: adina, etnia, gorputz-prozesuak, aniztasun funtzionala, usainak eta tamaina desberdinak. Twitterren hori salatzen dugu #nosfabrican traolarekin.
Beharrezkoa da kontsumo kritiko baten alde egitea, produktu bat kontsumituz eredu bortitz hori sustatzen ote dugun birplanteatzeko. Baina, batez ere, Ekonomia Soziala, Solidarioa eta Feministak eraikitzen dituen indarkeria matxistarik gabeko aukerak ezagutzea eta horien alde egitea. Ezagutzen dituzunak sar ditzakezu hemen.