X
Tag
actuación de Silvia Albert Sopale

    Silvia Albert Sopale-ren bakarrizketa: Hablemos en serix

    “Hablemos en serix” Silvia Albert Sopale sortzaile eta aktibistak “Umore feminista zure kontsumorako” jardunaldian egin zuen emanaldia da. Saio honekin eman genion hasiera ikasturteari Balio Faktorian. Umorearen bidez, fikziozko serieen estereotipoak fabrikatzeak sortzen dituen indarkeria-egoerei buruz hitz egiten du.

    Silvia Albert Sopalek barre eginaraziz apurtu nahi du “Emakume fabrika”, non fabrikatzen gaituzten (#nosfabrican). Kontsumoaren eta indarkeria matxisten arteko harremana aztertzen duen Fabricando Mujeres dokumental-proiektuaren bidez, SETEM Hego Haizean egoera hori salatzen dugu.

    Fikziozko serieak kontsumituz gero, emakume eredu bakarra sustatzen duten kontakizunak kontsumitzera arriskatzen gara. Kontakizun horrek kultura-balioetan jartzen du arreta, genero-desberdinkeriak indartzeko eta fabrikatutako moldean sartzen ez den edozein subjektu ikusezin bihurtzeko. Indarkeria kontsumitzen dugu? azterlanean galdetutako emakumeen % 70,3k uste du serieek gutxitan edo inoiz ez dutela erakusten berdintasunezko errealitaterik gizonen eta emakumeen artean.

    Desberdintasun horiek ezkutatzeko eta merkatu-hobi berriak aurkitzeko, sistemak ‘pinkwashing’ eta ‘purplewashing’ fenomenoak bereganatu nahi ditu. Horrela “emakumeentzako” genero berriak edo “LGTBI” izenekoak sortzen dira.

    Are gehiago, nola aurkezten dituzte fikziozko serieek pertsona migratuak edo jatorri desberdinekoak? Edo sexu- eta genero-aniztasuna? Ezin dugu ahaztu fikzioak errealitatea eraikitzen duela, eta gu identifikatzeko erreferenterik ez aurkitzeak frustrazioa sortzen du.

    Silvia Albert Sopaleri esker, barre egin dezakegu alderdi horri eta beste askori buruz, nahiz eta zaila dirudi arren.

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar