Baloreen faktoria

Kontzientzia kritikoa, konpromisoa eta gizartea aldatzeko baloreak eragiten dituen formakuntza eraldatzailea.

Zer da?

Ongi etorri Balio Faktoriara; hau duzu SETEM Hego Haizearen proposamena prestakuntza eraldatzailearen arloan. Gure ikuspuntutik, prestakuntza prozesu bat da, banaka edo era kolektiboan, hazteko bidea ematen diguna eta ekintzara, konpromisora, aldaketa eragitera gonbidatzen gaituena. Hala, bada, eraldaketa global bat sustatzen dugu, inplikazio pertsonalaren bidez.

Play Video

Zertarako?

Faktoria honen ateak ireki ditugu, bada, eta bertan pertsonak berak gara balioak eraikitzeko lehengaia, balio horiexek kontzientzia kritikoa ekar dezaten bidegabekeria eta krisia nagusi diren errealitate globalaren inguruan. Hainbat arlotan egingo dugu hori, hala nola, arroparen, teknologiaren, kulturaren edo elikagaien produkzioa eta kontsumoa, bidaiak, erotika eta plazerak, etxebizitza, osasuna, genero desberdinkeriak, ekonomia solidarioa, gizarte mugimendu eraldatzaileak…

SETEM-baloreen-faktoria2

Ekintzak

Hala, Balio Faktoriak hilero zenbait jarduera antolatuko ditu, kontsumoari loturiko gai baten inguruan eztabaida eta gogoeta egiteko. Faktoriaren jarduera-motak izen eta kolore batzuen bidez bereiziko dira, eta, elkarrekin, jarduerok balio-kate bat eratzen dute, eraldaketara eramaten gaituena:

balio faktoria-SETEM-topaketak

Topaketak

Jende guztiari irekitako jarduera bat, izena eman gabe, gehienez bi orduko iraupenarekin. Izan daiteke elkarrizketa edo hitzaldi bat, zineforum bat, ikuskizun bat…

balio faktoria-SETEM-lantegia

Lantegia

Esperientziazko edo izaera praktikoko jarduera bat, talde txiki batentzat, bi eta lau ordu arteko iraupenarekin.

balio faktoria-SETEM-ikastaroa

Ikastaroa

Gairen batean sakontzeko jarduera bat, 6 eta 12 ordu arteko iraupenarekin, eta izena eman behar dela.

balio faktoria-SETEM-elkartasun auzolandegiak

Elkartasun-auzolandegiak

Inplikazio-mailarik handiena eskatzen duen esperientzia eraldatzaile bat. Esperientzia hori bizitzeko, beharrezkoa da lehendik beste prestakuntza-jarduera batzuetan parte hartzea.

Gure balioak

factoria-de-valores-setem-rakel

Rakel

Berdintasuna

factoria-de-valores-setem-gorka

Gorka

Espiritu irizpideduna

factoria-de-valores-setem-mikel

Mikel

Solidaritatea

factoria-de-valores-setem-amaia

Amaia

Askatasuna