Dagoeneko eskuragarri duzue Elsa Ruizen “Machismo a tope de cobertura” bakarrizketa gure Youtube kanalean. Elsa komikoa, irudigilea eta youtuber-a da eta Balio Faktoriaren 2020/21 ikasturtearen aurkezpen ekitaldian parte hartu zuen joan den irailean. Beste bi artistarekin batera, Silvia Albert Sopale eta Belén Nevado, SETEM Hego Haizearen “Indarkeria kontsumitzen dugu?” azterlanaren emaitzen gaineko bere ikuspegia eskaini zigun. Berak, zehazki, sare sozialak eta aplikazio mugikorrak kontsumitzen ditugunean aurre egin ohi diegun indarkeria matxisten gaiari heldu zion, ironia eta esperientzia pertsonalak erabilita.
Sare sozialetan beti zoriontsu eta eder agertzeko presioa, nahi ez diren argazki intimoak jasotzea, gure bikotekideek WhatsApp-en bidez kontrolatzea… Telefono mugikorrari lotutako indarkeria matxistaren egoeraren bat antzeman baduzu, Twitter erabili ezazu fabrikatzen gaituztela salatzeko, #nosfabrican traolarekin, eta zure mezua www.fabricandomujeres.org webguneko erreklamazio-eremuan agertuko da. Eta gehiago jakin nahi baduzu, Fabricando Mujeres 2.0 dokumentala ere eskuragarri duzu.