X
Tag
inauguración factoría de valores 2020

    “Umore feminista zure kontsumorako” ikuskizunaren bira Euskadin zehar

    Azaroaren 10etik 12ra “Umore feminista zure kontsumorako” ikuskizuna biran izango dugu Euskadiko lau herritan zehar. Ermuan, Izarran, Basaurin eta Oñatin hiru emakume antzezle eta sortzaileren obrak ikusi ahal izango dira, SETEM Hego Haizearen “Indarkeria kontsumitzen dugu?” azterlanaren emaitzetan oinarritutakoak.

    Belen Nevadok, Elsa ruizek eta Silvia Albert Sopalek, beren estilo pertsonalean eta irudimenari, ironiari eta esperientzia pertsonalei helduta, edertzeko produktuak, aplikazio mugikorrak edo fikziozko telesailak kontsumitzen ditugunean aurre egin ohi diegun indarkeria matxistako egoerak jorratuko dituzte. “Pinturas de guerra”, “Machismo a tope de cobertura” eta “Hablando en serix” izeneko lan laburretan, artista bakoitzak hitz egingo digu, besteak beste, edertasun-eredu eskuraezinei buruz, beti zoriontsu eta zoragarri agertzeko sare sozialetatik jasotzen dugun presioari buruz, edota fikzioko telesailetan emakumeontzat (eta bereziki emakume beltz eta arrazializatuentzat) gordetzen dituzten rol estereotipatuei buruz.

    Ikuskizuna ondorengo espazio eta ordutegietan ikusi ahal izango da. Ermuan, salbuespenez, Belén Nevadoren eta Elsa Ruizen obrak baino ez dira ikusiko. Zure zain gaude!

    • Ermua, Lobiano Kultur Gunea. Azaroak 10, osteguna, 18:00etan. Sarrera doan, baina erreserbatzea gomendatzen da 943 171 030 telefonora deituta.
    • Izarra, Urkabustaizko Kultur Etxea. Azaroak 11, ostirala, 18:30ean. Sarrera doan.
    • Basauri, Ibaigane Kultur Etxea. Azaroak 12, larunbata, 19:00etan. Sarrera doan.
    • Oñati, Santa Ana aretoa. Azaroak 13, igandea, 19:00etan. Erreserbak www.onati.eus helbidean.

    Gipuzkoan, gainera, azaro honetan jarduera gehiago antolatu ditugu: doku-forumak eta Irantzu Varelaren monologoa “Ez dago matriarkaturik ezta supermerkatuan ere”. Informazio guztia hemen duzu.

     

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar