X
Tag
Irantzu Varela

    Irantzu Varela eta Fabricando Mujeres dokumentala Gipuzkoan zehar

    Zarautz, Lezo, Donostia, Urnieta, Oñati… Azaroan, Gipuzkoako bost herritan jarduerak antolatu ditugu non, umorearen eta zinema dokumentalaren bidez, produktuak kontsumitzerakoan aurre egin ohi diegun indarkeria matxistak errepasatuko dituzten. Helburua? Emakumeen fabrika erretzea! Horretarako, Irantzu Varelaren eta Fabricando Mujeres dokumentalaren laguntza izango dugu.

    Irantzu Varelak Donostia eta Urnieta bisitatuko ditu “Ez dago matriarkaturik ezta supermerkatuan ere” bere bakarrizketarekin. Ikuskizun honek umorearen ikuspegitik, baina baita oso serio ere, sistemak bultzatzen dituen kontsumo moduez hitz egiten du. Kontsumismoa, genero-estereotipoak, indarkeria eta esplotazioa bat datoz feminitate obedientearekin, maitasun erromantikoaren asmakizunarekin eta hiltzen, pobretzen eta ergeltzen gaituzten zaintza-ereduen ezarpenarekin.

    Bakarrizketarako sarbidea doakoa da, baina beharrezkoa da plaza erreserbatzea:

    • Donostia. Teila Fabrika. Azaroaren 16an, 18:00etan. Izen-ematea hemen.
    • Urnieta. Sarobe. Azaroaren 23an, 19:00etan. Izen-ematea hemen. BERTAN BEHERA UTZITA KANPO-ARRAZOIENGATIK.

    Bestalde, Zarautzen eta Lezon Fabricando Mujeres dokumentalaren proiekzioa eta, ondoren, solasaldia izango dugu. Urnietan, gauza bera, kasu honetan aurrekoaren jarraipena den Fabricando Mujeres 2.0 dokumentalarekin. Dokumental hauen xedea da agerian jartzea indarkeria matxisten eta kapitalismoaren arteko lotura, kontsumoaren bidezkoa, eta, orobat, gorantz datozen alternatibak nahiz esparru horretan sortzen diren erronkak erakustea.

    Fabricando Mujeres
    ◦ Zarautz. Emakumeen Etxea. Azaroaren 3a. 18:00etan. Sarrera librea tokiak bete arte.
    ◦ Lezo. Gezala. Azaroaren 5a, 19:00etan. Sarrera librea tokiak bete arte.

    Fabricando Mujeres 2.0
    ◦ Urnieta. Sarobe. Azaroaren 24a, 19:00etan. Sarrera doan. Izen-ematea hemen.

    Azkenik, azaroaren 13an Oñatin Umore feminista zure kontsumorako ikuskizuna izango da, Belen Nevado, Silvia Albert Sopale eta Elsa Ruiz artistekin. Ikuskizun honek azaroan Euskadiko hainbat herri bisitatuko ditu. Begiratu hemen informazio gehiago eta etorri!

    Balio Faktoriaren azaroko jarduera horiek guztiek gure eguneroko kontsumoan gertatzen diren indarkeriak ikusarazi eta landu nahi dituzte, indarkeria matxistarik gabeko kontsumo-ereduetarantz aurrera egiteko proposamen alternatibo eta berritzaileen bidez. Azaroaren 25ean Black Friday eta Emakumeen aurkako Indarkeriak Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna eskutik helduta dauden hilabetean, ez zaigu gai egokiagorik bururatzen.

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar