Eskalada militarra ez da derrigorrezkoa: beste aukera batzuk ere badaude
Gerrak ez dira hasten bonbak erortzen direnean. Lehenago hasten dira: finantzatzen direnean, irabaziak ziurtatzen direnean, normaltasun ekonomiko osoz armak sortzen direnean. Eta Hemen inbertitzen eta fabrikatzen denean; beste leku batzuetan suntsipena jasaten da. Horregatik, Palestinan edo beste gatazka batzuetan gertatzen dena ez da urrunekoa: gure gizartean ere hartutako erabakiekin lotuta dago.
Hori jakiteak deserosotasuna pizten du, baina salaketan bakarrik geratzeak ez du ezer aldatzen. Gerraren industriak funtzionatzen du sozialki eta ekonomikoki eusten zaiolako: finantzatzen duten bankuak, ekoizten duten enpresak, horretan inbertitzen duten administrazioak eta guztia saihestezintzat aurkezten zaion herritartasuna. Historiak, ordea, kontrakoa erakusten du. Desobedientzia zibila, gastu militarrarekiko eragozpen fiskala edo gizarte-presio antolatua benetako tresnak izan dira normaltasun horrekin amaitzeko.
SETEMen Balio Faktoriak, hain zuzen ere, suminduratik ekintzara pasatzea proposatzen du. Otsailaren 19an, Gasteizko Landatxo G.E.an, gerraren finantziazioak eta bankuen inplikazioak Palestinako kasuan nola funtzionatzen duten aztertuko dugu “Bankuen erantzukizuna Palestinaren genozidioan. Erantzunak desobedientzia zibiletik”. Bi hizlari izango ditugu gure ondoan: Alde batetik, Nestor Prieto, Gazako Askatasunaren Ontzidiko kidea, politologoa eta nazioarteko politikan espezializatutako kazetaria, hainbat gatazka eta migrazio-prozesu estali dituena. Eta beste alde batetik, Max Carbonell, Centre Delàs d ‘Estudis per la Pau erakundeko ikertzailea, militarismoa eta, bereziki, armen finantziazioa aztertzen dituen erakundea. Saioari esker, adibide zehatzekin ulertu ahal izango da nola jarduten duen banka armatua deiturikoak eta zer erantzun sozial ari diren artikulatzen.

Martxoaren 11n, El Pilar G.E.an, “Ezbiolentzia eta desobedientzia zibila” hitzaldi-solasaldia egingo dugu KEM-MOC Bilboko Talde Antimilitaristarekin batera, historikoki kontzientzia-objekzioaren mugimenduari lotutako talde antimilitarista. Saio honetan modu praktikoan landuko dugu desobedientzia zibila zer den, indarkeriarik gabeko ekintza zuzena nola antolatzen den eta gastu militarrarekiko objekzio fiskala nola gauzatu: zer esan nahi duen, zergatik egiten den eta edonork nola parte har dezakeen. Parte hartzea doakoa da, baina izena eman behar da hemen.
Kontua ez da informazioa lortzea bakarrik, baizik eta taldean jarduteko moduak aurkitzea. Gerra hemen hasten bada, hemen ere has daitezke erantzunak. Zure zain gaude.