X
Tag

    Zergatik hazten ari da Ekofeminismoaren mugimendua?

    Azken urteetan, Ekofeminismoaren mugimendua hazten ari da, 50 urteko ibilbidean inoiz baino gehiago. SETEM Hego Haizearentzako erreferentziakoak dira haren teoriak eta proposamenak, eta gizarte bidezkoagoak eta ekitatiboagoak sortzeko egin behar dugun bidea markatzen dute.

    Horregatik, abenduan gai horri heldu ohi diogu Balioen Faktorian. Azken urteetan, Yayo Herrero izan dugu gurekin, eta, oraingoan, Dina Garzón egongo da gurekin, Red Ecofeminista sareko kidea. Harekin batera hitzaldiak egingo ditugu Donostian, Oñatin eta Murgian, eta lantegi bat ere bai Gasteizen. Deskubritu hemen programazio osoa.

    Jarduera horien bidez, Ekofeminismoari gero eta indar handiagoa ematen ari zaizkien proposamenak ezagutuko ditugu. Goranzko joera horri mugimendu feministaren eta klimaren aldeko gazteen mugimenduen sendotasuna laguntzen ari zaio. Gainera, estraktibismoaren aurka lurraldea defendatzen duten emakume indigenei ematen dien arretak elikatzen du ere bai.

    Dina Garzón ingeniaritza tekniko industrialeko eta ingurumen-kudeaketako eta energia berriztagarrietako prestakuntza du eta Red Ecofeminista sarearen koordinatzailea da nazioartean. Harekin berrikusiko ditugu bizitzen ari garen krisi ekosozialaren kausak eta ondorioak.

    Zientziak argi esan digu: premiazkoa da neurriak hartzea aurrez ikusi ez dugun berotze globalaren aurka, gizakion ekintzak sortu duenaren aurka, alegia. Gero eta gertuago dugun testuinguruan maizago gertatuko dira hainbat fenomeno meteorologiko, esaterako, sekulako bero-boladak, lehorteak, suteak, uholdeak… Ekofeminismoak ohartarazi digunez, «ondorioek ez dute eragin berdina izango emakumeengan eta gizonengan eta ez dira proportzionalak izango emakume txiroengan, migratzaileengan edo gizartearen sektore kalteberenengan», Dinak berak idazten duenez artikulu honetan.

    Albiste ona da, bestalde, gizakion ekintzak egoera konpondu ahal duela, garaiz aritzen bagara. Horretarako, gure bizimodua eta kontsumo-eredua birbideratu behar ditugu. Pertsonen arteko harremanak eta ingurunearekin dugun harremana berriz planteatu beharko genuke, eta hainbat gairi buruz hausnartu ere bai, hala nola energiari, garraioari, elikadurari, ingurune naturalarekin dugun harremanari eta animaliei ematen diogun tratuari buruz.

    Hori guztiarekin batera, gizartea berrantolatu behar da, desberdintasunik egon ez dadin, eta lehentasuna eman behar zaie zenbait baliori, esaterako, enpatiari eta elkartasunari. Ez da benetako berdintasunik egongo kultura androzentrikoa desegiten ez den bitartean. Belaunaldiz belaunaldi emakumeak zapaldu ditu, emakumeek eta gizonek berdinak izan behar badute ere.

    Yayo Herrerok dioenez, «Desazkundea ez da aukera bat. Horretara modu faszistan edo bidezkoan iristea da». Gizarte bideragarriak eta bidezkoak sortzeko unea da, eta, horretarako, ezinbestekoa da kontuan hartzea gizakiok ekomendekoak eta elkarren mendekoak garela. Horregatik, Ekofeminismoak planteatzen duen gizarte-eredura gerturatu nahi dugu, ekomendekotasunean eta elkarrenganako mendekotasunean oinarrituta.

    Erronka zoragarri horiez arituko gara Dina Garzónekin batera. Zure zain gaude!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar