X
Tag

    Yayo Herrero eta Dalila Arguetarekin izandako solasaldiaren audioa entzungai

    Nahiz eta momentu ilunak bizi, utopiak eraikitzea izan zen otsailean proposatu genuen eginkizun handia. Misio zail horretarako, SETEMen Balio Faktorian inspirazio-iturri diren konpainien artean elkartu ginen, eta haiekin hainbat ikuspegitatik ekin genien gorputzak eta lurraldeak defendatzeko borrokei.

    Artista ekofeministak ezagutu genituen, basoak salbatzeko zuhaitzak besarkatu zituzten emakumeei buruzko Chipko antzezlanarekin dardara egin genuen eta ekofeminismora hurbildu ginen Yayo Herrero eta Dalila Arguetarekin batera. Bi horiekin topaketa bat egin genuen Getxon, denbora luzez gogoratuko duguna, eta audioa partekatu nahi dugu.

    Igo bolumena!

    Teoria eta praktika uztartu zituzten hitzaldi honetan, ideiak eta bizipenak ere bai, ekofeminismoa lurraldearen defentsarako tresna gisa lantzeko. Yayo Herrerok eta Dalila Arguetak ikuspegi osagarrietatik partekatu zituzten beren esperientziak, eta borrokei, gorputzei, lurraldeei eta feminismoei buruzko elkarrizketa elikatu zuten.

    Horrela, Yayok egungo produkzio-ereduaren ikuspegi kritikoa eman zuen, eredu hori bizitzaren eta naturaren sostenguaren aurkakoa baita eta gure eko- zein interdependentzia etengabe ukatzen baititu. Bestalde, Dalilak bere esperientzia pertsonal eta politikoa partekatu zuen, lurraldearen eta giza eskubideen defendatzaile gisa, Hondurasen meatzaritzako erauzketa-proiektuen aurrean. Lurraldearen esplotazioaren aurrean izan daitezkeen erresistentziak aztertu zituen, eta emakumeek lurraren aldeko eta gizarte- eta ingurumen-justiziaren aldeko borrokak nola lideratzen dituzten sakondu zuen.

    Gainera, Youtubeko gure kanalean Ekofeminismoari buruzko erreprodukzio-zerrenda berri bat sortu dugula ere kontatzen dizuegu, eta hori ere partekatzen dugu. Bideoen artean, Yayo eta Euskal Herriko eta Latinoamerikako beste erreferente ekofeminista batzuekin topaketa gehiago daude.

    Azkenik, gogorarazi nahi dizugu ikasturteak aurrera jarraitzen duela, eta Balio Faktorian jarduera berriak ditugu programatuta, zure zain. Gasteiz, Ermua, Basauri, Muskiz… Begiratu hemen programa.

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar