X
Tag

    Umore feminista zure kontsumorako

    Balio Faktoriak 2020-2021 ikasturterako bere formakuntza-eskaintza aurkeztuko du “Umore feminista zure kontsumorako” inaugurazio-ekitaldian, Belen Nevado, Silvia Albert Sopale eta Elsa Ruiz artista feminista ezagunak protagonista direla. Jarduera hau irailaren 30ean, asteazkenean, izango da, 19:00etan, Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxeko Jesús Ibáñez de Matauco antzokian. Sarrerak berehala agortu dira, baina eman begiradatxo bat ikasturteko programari. Hemendik gutxira ezagutaraziko ditugu jarduera guztiak.

    Gonbidatutako artista bakoitzak, bere estilo pertsonalean eta irudimenari, ironiari eta esperientzia pertsonalei helduta, kontsumo esparru ezberdinen irakurketa kritikoa eskainiko digute. Hitz egingo digute, besteak beste, edertasunaren eredu eskuraezinei buruz, beti zoriontsu eta zoragarri agertzeko sare sozialetatik jasotzen dugun presioari buruz, edota fikziozko telesailetan emakumeontzat (eta bereziki emakume beltz eta arrazializatuentzat) gordetzen dituzten rol estereotipatuei buruz.

    Ikuskizun hau SETEMen Indarkeria kontsumitzen dugu? azterlanaren emaitzetan oinarrituta dago. Bertan, kontsumo konbentzionalaren eta indarkeria matxisten arteko harremana lantzen da hainbat esparrutan, eta horietako hiru inspirazio-iturri izan dira hiru aktore horientzat, beren bakarrizketak sortzeko.

    • “No me toques la flora”, Belen Nevado antzezle, gidoilari eta zuzendariarena.
    • “Hablemos en serix”, Silvia Albert Sopale sortzaile eta ekintzailearena.
    • “Machismo a tope de cobertura”, Elsa Ruiz komiko, ilustratzaile eta youtuberrarena.

    Gainera, ikuskizunaren hasieran, ikasturtearen lehen lauhilekorako SETEMek prestatu duen formakuntza eskaintza aurkeztuko dugu. Balio Faktoriaren topaketa eta ikastaro eraldatzaileek kontsumo arduratsua landuko dute, berriz ere, betiere COVID19 gaixotasunak eragindako egoerara egokituta. Jarduera hauek etxebizitza, osasun feminista, kultura eraldatzailea edo elikadura agroekologikoa bezalako gaiak jorratuko dituzte.

    Zuen zain egongo gara!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar