Azaroaren 16tik 19ra «Umore feminista zure kontsumorako» ikuskizuna itzuliko da, oraingo honetan Arrasate, Zarautz eta Amurrioko udalerrietara. Hiru herri hauetan, eta emakumezko aktore eta sortzaileen eskutik, SETEM Hego Haizearen “Indarkeria kontsumitzen dugu?” ikerketan oinarritutako obren emanaldia izango dugu.
Belén Nevadok «Pinturas de guerra» lanaren bidez, kritika gogorra egingo die gizarteak inposatutako edertasun-estandar eskuraezinei.
Elsa Ruizek, «Machismo a tope de cobertura» lanean, ironiaz hitz egingo digu sare sozialetan egunero ematen diren egoera batzuei buruz, eta sare hauetan beti pozik agertzeko ditugun presioez.
Silvia Albert Sopalek, «Hablando en serix» ikuskizunarekin, fikziozko telesailetan emakumeei (eta, bereziki, beltzak eta arrazializatuak direnei) esleitzen dizkieten rol estereotipatuei kritika egingo die.
Ikuskizunak doan ikusi ahal izango dira espazio eta ordutegi hauetan, tokiak bete arte (Zarautzen izan ezik):
• Arrasate: osteguna 16, 19:00etan Juan Arzamendi Musika Etxean (JAME).
• Zarautz: ostirala 17, 19:00etan Zarauzko emakumeen etxean. Tokia erreserbatu behar da emakumeenetxea@zarautz.eus helbidean edo 943 005 136 telefonoan .
• Amurrio: larunbata 18, 20:00etan Amurrio Antzokian.
Fabricando Mujeres dokumentala
Azaro honetan, gainera, “Fabricando Mujeres” dokumentalaren proiekzioa izango dugu bi herritan, eta ondoren solasaldia egongo da. Orion 9an izango da, osteguna, 18:30etan eta Bilbon 22an, asteazkena, 18:00etan. Sarrera doan izango da tokiak bete arte.
Jarduera horiez gain, hurrengo ekitaldiei eta prestakuntzei buruzko informazio gehiago duzu hemen: www.factoriadevalores.eus/eu/programa.
Animatu eta parte hartu!