X
Tag

    Umorea, antzerkia eta desobedientzia gure kontsumoa aztertzeko

    Balio Faktoriaren ikasturtea hasi da, eta azaroa hainbat jardueraz beteta iritsi da EAEko hainbat herritan, gure kontsumo-ereduetan errepikatzen diren indarkeriak ikusarazteko eta jorratzeko. Proposamen alternatiboak eta berritzaileak ekarriko dira, indarkeria matxistarik gabeko kontsumo-ereduetarantz aurrera egiteko. Bota begirada bat programari eta ezagutu otsailera arte luzatuko diren ekintzak. Horietan guztietan osasun-prebentzioko arauak jarraituko ditugu.

    Aurrikusitako lehen jarduera ez da politikoki zuzena izango, izan ere, Madrilgo Asanblea Antimilitaristako aktibistek “Desobedientzia zibila eta feminismoa” ikastaroa eskainiko dute. Ikastaro honek politika eraldatzeko tresnak eskaini nahi ditu, antimilitarismoa ikuspegi feministatik sustatzeko. Ikastaroan zehar, emakumeek gerretan eta, batez ere, berreraikitze eta adiskidetze prozesuetan duten papera aztertuko da. Gasteizen izango da, Jabekuntza Feministarako Eskolaren eskutik. Inskripzioak hemen egiten dira.

    Handik egun gutxira, bigarren jarduera iritsiko da Basaurira, azaroaren 10ean eta 11n. Emakumeei zuzendutako tailerra izango da: “Salaketak josten, berrerabilitako ehun-sorkuntzen garapena”. Zaintzen inguruan artegatzen edo gogaitzen gaituen guztia modu seguruan partekatzeko sororitate-espazio bat izango da. Emakumeek belaunaldiz belaunaldi egindako lan hori ikusezin, gutxietsi eta baztertuta gera ez dadin. Eva Balmisa artistak gidatuko du tailerra eta izen-ematea beharrezkoa da.

    Azaroan ere antzokira bisita egingo dugu: Xucrut Teatre antzerki konpainia katalanak “El apagón” lana eskainiko du Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean, azaroaren 14an, larunbata, arratsaldeko 19:00etan. Ohiko umorearen bidez argindarraren fakturen errepasoa egingo dute, “pobrezia energetikoa” zertan datzan eta familia ahulenei, eta bereziki emakumeei, nola eragiten dien azaltzeko. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.

    Irantzu Varelarekin egingo ditugun topaketak ere aipagarriak dira. Aretxabaletan eta Amurrion “No hay matriarcado ni en el supermercado” bakarrizketa eskainiko du. Azaroaren 18an eta 26an izango da, hurrenez hurren, eta bi kasuetan, plaza gorde behar da berdintasuna@aretxabaleta.eus helbidearen bidez Debagoienean, eta berdintasuna@amurrio.org helbidearen bidez Aiaraldeko herrian.

    Irantzu Varelaren barreak eta umore garratza ere ez dira faltako Bilbon. Irantzu Varelak maitasun erromantikoa eta sistema kapitalistaren arteko harremana aztertuko du, bere begiradatik. “Maitasun erromantikoaren zoramen kontsumista” bakarrizketarekin izango da, azaroaren 30ean, Auzoka Komunitate Zentroan. Tokia erreserbatu behar da formulario honetan.

    Ikastaro edo tailerren batean parte hartu nahi baduzu, esteka honetan eman dezakezu izena. Gainera, Balio Faktorian eta SETEMEn egiten ditugun jarduera guztien berri izateko, buletinean harpidetzeko aukera ere badago, informazio guztia aldizka jasotzeko.

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar