X
Tag

    Elkartasun auzolandegiak bueltan, uda honetan Erdialdeko Amerikan! SETEMek izena emateko epea zabaldu du

    Zabalik dago jada SETEMek uda honetan Erdialdeko Amerikan antolatzen dituen elkartasun auzolandegietan parte hartzeko matrikulazio epea! Guatemala eta El Salvadorreko landa-eremuetan garapenerako lankidetza-proiektuak ezagutu nahi dituzu? Hala bada, jarraitu irakurtzen eta eman izena formulario honetan otsailaren 7a baino lehen, otsailaren 12an egingo dugun aurkezpen-jardunaldira joateko.

    Berri on honekin hasi dugu urte berria, bi urteko derrigorrezko geldialdiaren ondoren. Izan ere, SETEMek 1992tik antolatzen du esperientzia hori etenik gabe, COVID-19a agertu arte. Uda honetan, ohiturari helduko diogu berriro, eta sentsibilizatzeko eta garapenerako lankidetzara hurbiltzeko esperientzia solidario hau berriz eskainiko dugu, SETEMekin Guatemalan eta El Salvadorren lankidetzan diharduten erakundeekin batera. Erakunde horiei buruz gehiago jakin dezakezu esteka honetan.

    Bidaia eraldatzaile hori beste errealitate batzuk ezagutu nahi dituen eta elkartasunean eta lankidetzan interesatuta dauden 21 urtetik gorako pertsona guztiei zuzenduta dago. Ekimenaren xedea ez da hegoaldeko proiektuetan “laguntzea”; trukaketaz, bizikidetzaz eta lankidetzaz ikastea… eta (nork bere burua) eraldatzea baizik.

    Otsailaren 7an itxiko da izen-emate epea. Elkartasun auzolandegiekin taldeko prestakuntza-, kontzientziazio- eta trebakuntza-prozesu bat igaro ostean, uztailean edota abuztuan (hilabete bat edo bi) sentsibilizazio-esperientzia bat bizitzeko aukera ematen da. Esperientzia hau bizitze aldera, prestakuntza prozesu hau bidaia bera bezain garrantzitsua jotzen da.

    Aipatutako prozesua otsailaren 12an hasiko da. Egun horretan auzolandegiak aurkeztu, zalantzak argitu eta prozesuaren lehenengo pausuak emango dira. Gasteizko Simone Beauvoir Elkarteen Etxean izango da jardunaldia. Sartu hemen baldintza guztiak irakurtzeko eta jardunaldian izena emateko.

    Animatu!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar