Apirilean zehar, hainbat jarduera eskaintzen ditugu estereotipo eskuraezinen ezarpenarekin eta ehungintzako manufakturaren esplotazioarekin lotuta. Moda inguruko formakuntzak izango ditugu, ehungintzan izandako hondamendirik larriena 8 urte beteko diren hilabetean.
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat udalerritan egingo diren jardueretan modaren atzean ezkutatzen diren indarkeria matxista motak identifikatuko ditugu eta arropa kontsumo kontzienteagoa eta arduratsuagoa egiteko pistak emango ditugu. Jarduera horiei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu PROGRAMA osoari begira.
Lehena “Irudiak aldatu, mundua aldatzeko” izango da. Hitzaldi honetan Yolanda Dominguezek, komunikazioan eta generoan aditua den artista bisualak, irudien bidez gure nortasunaren eraikuntzaz hitz egingo du, moda eta lortu ezin diren edertasun kanonak bereziki azpimarratuz. Doako topaketa hau Basaurin egingo da, Ibaigane kultur etxean, apirilaren 21ean, asteazkena, 19:00etan. Ondoko egunean, 22an, Aretxabaletan errepikatuko dugu topaketa, Arkupe Kultur Etxean. Bi kasuetan tokia erreserbatu behar da. Kontsultatu PROGRAMAN nola!
“Orratz-elkarrizketak: gorputzari eta indarkeriari buruzko ehungintza tailerra” tailerrean Mottanai.ZGZ taldearekin batera modak gure gorputzetan eragiten dituen indarkeria matxistak identifikatuko ditugu, brodatze, argazki eta ilustrazio praktika baten bidez, eta arroparen ekoizpenari eta kontsumoari buruz hitz egingo dugu. Muskizko Gaztegunean bi saio egingo dira. Lehenengoa apirilaren 16an, ostirala, 18:00etatik 21:00etara, eta apirilaren 17ean, larunbata, 9:00etatik 14:00etara. Tailerra doakoa da eta bertan parte hartzeko izena eman behar da.
Lan-baldintza kaxkarrak dituzten tailerretan arropa ekoizteari lotuta, 3 ikastaro proposatzen ditugu, Zer dago zure arroparen etiketen atzean? izenburupean. Hirurek “Fast Fashion” delakoak dituen inpaktuen berri emango dute eta kutsadura eta ustiapena minimizatuko duen arropa kontsumo arduratsuagoa egiteko tresnak proposatuko dituzte. Begiratu xehetasun gehiago programan.
Vitoria-Gasteiz
- Noiz?: Apirilak 16, ostirala, 16: 30etik 20:30era/apirilak 17, larunbata, 10:00etatik 14: 00etara
- Abonatuak 7,68€ / Ez abonatuak 12,80 €. Izena eman hemen, 010 telefonora deituz edo gizarte-etxe batean
- Angels Bioscak eta SETEMek parte hartuko dute
Aretxabaleta
- Non?: Arkupe Kultur Etxea
- Noiz?: Apirilak 16, ostirala, 17:00etatik 20:00etara
- Angels Biosca eta Gu Haziak Gara parte hartuko dute
Amurrio
- Non?: Kultur Etxea
- Noiz?: Apirilak 20, asteartea, 18:00etatik 20:00etara
- SETEMek parte hartuko du