X
Tag

    Moda azkarrerako alternatiba jasangarriak bilatzen

    Dagoeneko badugu apirilerako Balioen Faktoriaren programazioa. Hilabete honetan Rana Plaza eraikina behera etorri zen eta haren urteurrenak gogora dakarzkigu ehunkien industriari sortu zizkion gizarte- eta ingurumen-hondamenak. «Fast fashion» delakoaren ondorioei aurre egiteko pertsona bakoitzak –gure aukeren barruan– egin dezakeena aztertuko dugu.

    Ura xahutzea, toxikoak erabiltzea eta hondakinak sortzea

    Azken urteetan zehar, petroliotik datozen zuntz artifizialen erabilera zabaldu da, besteak beste elastanarena, nailonarena, biskosarena edo poliesterrarena. Material horiek munduko arropa-eskakizunaren ia % 50 osatzen dute. Hortaz, kontuan hartu behar dugu material horiekin eratutako arropak erostean petrolioa kontsumitzen ari garela zeharka.

    Halaber, kotoiaren tratamenduak oso ondorio negatiboak dakartza, material naturala bada ere. Izan ere, kotoizko jantzi bat eratzeko, zuntzak eskuratu eta gero, prestatzeko, iruntzeko eta josteko prozesua dator, bai eta gaseztatzekoa eta nahastekoa, tindatzekoa eta estanpatzekoa ere. Prozesu horiek oso kutsakorrak dira ingurumenerako eta toxikoak ere bai ekoizpenean aritzen diren langileen osasunerako. Kotoizko arropen ondorio negatiboak dira, besteak beste: koloratzaile toxikoak erabiltzea, hondakinak eratzea, ura xahutzea (7.000 litro ur erabiltzen dira, gehienez, jeanak egiteko) eta langileen osasunerako teknika kaltegarriak erabiltzea.

    Programazioa

    Ez da erraza moda jasangarriko aukerak topatzea, baina gure arropa-kontsumoa birplanteatu ahal dugu. Adibidez, gure arropen bizitza luzatuz.

    Horretaz arituko gara hilabeteko lehen jardueran. Tailer horretan arroparen konponketa arruntak egiten ikasiko dugu. Jostatzeko makinaren funtzionamendua ikasi eta gero, parte-hartzaile bakoitzak ekarritako arropak konponduko ditugu. Barrenak hartzen, praketako hanka arteko zulotxoak partxeekin tapatzen, alkandorak taxutzen eta beste hainbat gauza ikasiko dugu.

    Tailerra Maddalen Agirre Loinaz moda-diseinatzaileak emango du. Bartzelonan egin zuen karrera eta gradu amaierako lana moda jasangarriari buruz egin zuen. Geroago, Mexikora joan zen eta bertan murgildu zen jantzi vintageen munduan.

    Prestakuntza hori apirilaren 9an, larunbatean izango da Madd Tailerra-n (Vitoria-Gasteizen); 9:30ean hasi eta 14:00etan amaituko da. Matrikularen kostua 5 euro da (dohainik SETEMen kideentzako), eta, izena emateko, honako galdetegi hau bete behar da.

    Hilabeteko bigarren ekitaldia Vitoria-Gasteizko Ahalduntze Feministako Eskolaren eskutik egingo dugu, eta Brenda Chávez modan eta jasangarritasunean espezializatutako kazetariak parte hartuko du. Ikastaro horretan Carro de Combate kazetarien taldeak (Brenda taldeko partaidea da) #ModaBasura ikerkuntzan aurkitu duenaz arituko gara. Bestalde, sistemarentzako alternatibak esploratuko ditugu.

    Jarduera hori Emakumeen etxean izango da apirilaren 22ko, ostiraleko, 16:00etatik 20:30era eta apirilaren 23ko, larunbateko, 10:00etatik 14:00etara. Parte hartzeko, izena eman behar da aurrez, esteka honen bidez. Matrikularen kostua 7,68 euro da (abonuarekin) eta 12,80 euro (abonurik gabe).

    ¡Zatoz!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar