Max Duncan: “Jende askok erabakitzen du ez duela merezi hainbeste lan egitea etorkizun hobea ez izateko”
Martxan da 2026-27 Balio Faktoria! Joan den irailaren 29an ikasturte berri bat inauguratu genuen, non SETEMek kontsumoan oinarritutako mota askotako jarduera ugari egingo dituen. Aldaketa indibidual eta kolektibo txikiek aldaketa handiak sortzen dituztela sinetsita, aldaketa horiek sortzeko gogoeta- eta ekintza-guneak eskainiko ditugu.
Inaugurazioak aho zapore gozoa utzi zigun. Florida zinema-aretoa txiki geratu zen “Made in Ethiopia” dokumentalaren proiekzioa hartzeko, eta, abisuan bageunden ere, txundituta geratu ginen. Alde batetik, pelikularen kalitate bisualagatik. Eta bestetik, narratiba eta Etiopiako landa-eremu baten erdian dagoen enpresa-erraldoi txinatar baten funtzionamendua azaltzeko ehungintza-fabriken barrualdera hain sarbide zuzena izateagatik.
Pelikula amaituta, ikusle gehienak Max Duncan filmaren zuzendariarekin solasteko geratu ziren. Bere bisita eta adeitasuna aprobetxatuz, gainera, elkarrizketa bat egin genion. Bertan, film hau filmatzen izandako esperientzia eta ehungintzako industria erraldoi honi buruz ikusi zuena kontatzen digu, baita bertako biztanleei eskaintzen dizkien bizi eta lan baldintzak eta bere ingurumen inpaktu batzuk ere.
Sakatu play elkarrizketa ikusteko eta, bide batez, begiratu Balio Faktorian zain izango ditugun hurrengo jarduerei.