X
Tag
taller para hacer internet great again

    Make Internet great again! Sare sozialetan dagoen faxismoari talka egiten

    Proyecto UNA kolektibo millenial bat da, sektore matxistek edo faxistek Interneten munduan, sare sozialetako edukien eta desinformazioaren bidez hain zuzen ere, “tostada jan ez diezaguten” borrokatzen duena. “Jende millenialek osatzen dugu gure kolektiboa. Idazten eta gure editoreekin eta BigSakura gure ilustratzailearekin lan egiten dugu”, azaldu du talde horretako kide batek Vivir para ver Radio Euskadiko saioan, non hilero SETEMen Balio Faktoriari tarte bat eskaintzen dioten.

    Proyecto UNAren lehen proiektua Leia, Rihanna & Trump liburua izan zen, “uste dugu faxismoak orokorrean izan duen gorakadak zerikusia duela azken urteetan feminismoak izan duen masifikazioarekin eta Interneten sortu diren komunitateekin”. Elkarrizketan kontatzen dutenez, liburuan Estatu Batuetara jotzen dute, kulturaren alderdi asko hortik datozelako inperialismo kulturalaren ondorioz. “Gurean zer gertatuko den iragartzeko modu bat da, han zer gertatzen den ikusita”.

    Zentzu horretan, AEBetako gizartean dugun isladaz hitz egiten dute: “Ez gaituzte beste erremediorik uzten. Azken finean, badirudi Estatu Batuetan gertatzen denak hemen ez duela isla, baina faxismoa edonon aurki dezakegu eta tokian tokiko baldintzapetan ezkutatzen da. islatzean badirudi inidiossmoa dela uste izateko modu bat da, eta hor ez dira oso ondo pasatzen ari. Tokia zein den, supremazista zurien, patriarkalen eta neoliberalen balioak babesten du sistemak era desberdinetan”.

    Make Internet great again tailerra

    Balio Faktorian tailer bat antolatu dugu, eta bertan Proyecto UNAk parte hartuko du. ‘Make internet great again: taktikak gorrotoaren eta desinformazioaren aurka’ tailerrak bi zati izango ditu: teorikoa eta praktikoa. “Batez ere gazteen artean ematen ari diren politizazio-bide berrien berri eman nahi dugu, eta uste dugu ulertu behar dela nola dabilen informazioa Interneten, nola engainatzen gaituzten, nola mugitzen den masen iritzia eta zer eginkizun izan dezakegun guk horretan guztian”, azaldu du UNA proiektuko kideak.

    Horrela, lehen egunean sare sozialen eraginaz hitz egingo dute, ikuspegi kritiko batetik: “Desinformaziora garamatzan informazioaren aroan gaude, eta inorri eragina sortzen dio propagandak”. Bigarren egunean, “Alderdi praktikoa egingo dugu. Asmoa da taldeak komunikazio-gerrilla gisa jardutea eta komunikazio-gerrillako praktikak egitea, hala nola informazioa aztertzen ikastea, zurrumurruak desegitea… Egunerokotasunean gertatzen zaizkigun egoera eta gertaeretara aplikatu beharreko taktikak”.

    Fake news-ak, sare eta plataformen bidez zabaltzen dena… azkarregi zabaltzen da eta Proyecto UNAk badaki: “Gu pentsatzen jarri eta predikatzen saiatzen gara: faxismoaren aurkako batailak maila eta eremu desberdinetan egon behar du, eta sare sozialak talka egiteko gune bat dira, ezin dugun galdu eremu bat dira”. Zuk ere bataila horretan parte hartu nahi baduzu, ez galdu “Make internet great again” tailerra, martxoaren 12an eta 13an abiatuko duguna Faktorian. Informazio gehiago programazioan.

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar