Duela egun batzuk ezagutzera eman genuen SETEMen Balio Faktoriaren programazio berria, urte amaiera bitartekoa. Jardueretan izena emateko aldia irekita dago. Eman izena! Abenduan emango ditugu ezagutzera ekainera arteko jarduerak.
Eta abian jarriko gara aurki. Urrian Abya Yala-n (Latinoamerika) murgilduko gara, kontinente horrek inspiratzen gaituelako eta hartaz ikasi nahi dugulako. Zehazki, tailer eta ikastaro bana egingo ditugu, biak Vitoria-Gasteizen. Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko HEMEN.
Lehen tailerrean «Ondo Bizitzea» ezagutuko dugu, mundu indigenaren proposamena mendebaldeko garapen-bizitzaren ordezko paradigma gisa. Prestakuntza horretan bizitza-proposamen horri eusten dion pentsamoldearen jatorria, oinarrizko kontzeptuak eta gogoeta hutsetik ekintza eraldatzailera igarotzeko aukera dakarten esperientzia praktikoak aztertuko ditugu.
Urriaren 15ean eta 16an izango da, Adriana Rodríguez Salazaren eskutik. Adriana hobeto ezagutzeko aukera duzu bere webean: https://filosofiadelbuenvivir.com. Tailerrari buruzko informazio gehiago eskuratu eta izena eman dezakezu HEMEN.
Bigarren ikastaroa urriaren 22an eta 23an izango da: «Eusko Label» eta «made in Spain» transnazionalak: inpaktuak eta erresistentzia herrikoiak. Horretan ezagutuko ditugu Euskadiko eta Espainiako enpresa transnazionalek Latinoamerikan duten boterea eta inpaktua. Horrez gain, erakunde sozialak eta komunitate kaltetuak, sistemaren muinean bizitza zaintzea jartzen dutenak, bultzatzen ari diren proposamen alternatiboak eta beren erresistentzia ezagutuko ditugu.
Ikastaro hori emango du OMAL, Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiak, eta IZENA EMAN beharko da bertan izateko.
BOSGARREN EDIZIOA
Ikasturte honen hasierak humorezko bakarrizketa bat izan zuen, non SETEM osatzen dugun pertsonok asetze bikoitza izan genuen. Alde batetik, Faktoriaren bosgarren edizioa inauguratzeagatik –zeina pentsamendu eta kontsumo kritiko eta eraldatzaileari buruzko topaketez, tailerrez, ikastaroez eta prestakuntzaz beterik dagoen–. Eta, bestetik, aurrez aurreko jarduerak lineako jardueren aurrean berriz nagusitzen ari direla ikusteagatik, ehun pertsonak bete baitzenuten Vitoria-Gasteizko Aldabe aretoa, bertako edukiera osoa!
Bultzada horren ostean, gehiago nahi dugu! Zuen aurpegiak ikusten jarraitu nahi dugu!