Balio Faktoriaren 2022-2023 ikasturtea hastear dago, eta galdera honekin egingo du: jasangarritasuna, kontu hutsa al da? Hau urriaren 6an, ostegunean, izango da, 18:30ean, Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean. Bertan elkartuko gara Ekologistak Martxan taldeko Kontsumo Arloko Charo Moran eta Javier Barrios Sinplastico Proiektuko sortzaileetako batekin, klima-aldaketaren edo energia-krisiaren aurrean irtenbide erraz eta indibidualak saltzen dizkigun propagandaren inguruan hausnartzeko.
SETEM Hego Haizean defendatzen dugu kontsumoa tresna eraldatzailea izan daitekeela gizarte-eredu bidezkoagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko, baina egia da beti ez dakigula mezu hori praktikara nola eraman. “Jasangarritasuna, kontsu hutsa hutsa? Larrialdi klimatikoa geldiaraziko duen kontsumo baterako gakoak” lelopean, Charok eta Javierrek kontu hau argitzen lagunduko digute urtetan gizarte-mugimenduetan eta alternatiben eraikuntzan bildutako eskarmentuarekin.
Gainera, jarduera honetan ezagutzera emango dugu SETEMek datozen hilabeteetarako Euskadiko hainbat tokitan prestatu duen formakuntza-eskaintza, laster gure webgunean ere ikusi ahal izango duzuena. Balio Faktorian, berriz ere, agroekologia, ekofeminismoa, trantsizio energetikoa edo banka armatua bezalako gaiak landuko ditugu topaketen, tailerren eta ikastaroen bitartez, xehetasunez eta maitasunez prestatutakoak. Aurreko ikasturtean jorratu genituen gaiekiko jakin-mina baduzu, begirada bat eman post honetako laburpenari.
Inauguraziora joan nahi baduzu, zatoz urriaren 6an, 18:30ean, Aldabe Gizarte Etxera. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte. Zuen zain egongo gara!