X
Tag
Irantzu Varela

    Irantzu Varelaren umore garratza Bilbon, Basaurin eta Ermuan izango dugu azaroan

    Balio Faktoriaren azaroko programazioa Irantzu Varelarekin hasiko dugu. Bere bakarrizketak, “Ez dago matriarkaturik, ezta supermerkatuan ere”, umorearen ikuspegitik, baina baita oso serio ere, sistemak bultzatzen dituen kontsumo moduez hitz egiten du. Kontsumismoa, genero-estereotipoak, indarkeria eta esplotazioa bat datoz feminitate obedientearekin, maitasun erromantikoaren asmakizunarekin eta hiltzen, pobretzen eta ergeltzen gaituzten zaintza-ereduen ezarpenarekin.

    Irantzu Varela Bizkaian

    Umorea eta hausnarketa nahasten dituen ikuskizun hau Bizkaiko hiru udalerritara iritsiko da, Bilboko Zorrotza auzotik hasita, azaroaren 4an, ostegunean. Bakarrizketa 18:30ean hasiko da Auzoka Komunitate Zentroan, eta lekua erreserbatu daiteke formulario honen bidez.

    Astebete geroago Basauriren txanda helduko da, asteazkenean, hilak 10, 18:30ean Ibaigane Kultur Etxean, eta plazak formulario berean erreserbatuko dira.

    Azkenik, asteazkenean, hilak 17, Ermua bisitatuko du Irantzu Varelak. Bakarrizketa 18:30ean hasiko da Lobiano Jauregian eta, kasu honetan, plazen erreserba Ermuko Emakumearen Etxearen bitartez egingo da, 943 171 030 telefonoan edo casadelamujer@udalermua.net helbidera idatziz.

    Azaroko jarduera honek eta gainerakoek gure eguneroko kontsumoan gertatzen diren indarkeriak ikusarazi eta landu nahi dituzte, indarkeria matxistarik gabeko kontsumo-ereduetarantz aurrera egiteko proposamen alternatibo eta berritzaileen bidez. EAEko hainbat herritan izango dira, eta xehetasunez kontsulta ditzakezu hemen.

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar