X
Tag

    Kontsumo eraldatzailerako gakoak eta hurrengo jarduerak Faktorian

    Denbora batez Balio Faktoriaren lana jarraitu baduzue, jakingo duzue kontsumo arduratsuaren aldeko apustua egiten dugula, gizartea aldatzeko tresna gisa, eta, hain zuzen ere, horixe da gaur partekatzen dizuegun mahai-inguruaren gaia. Charo Moránekin (Ecologistas en Acción) eta Javier Barriosekin (Sinplastico) solasean arigu ginen, praktika benetan eraldatzaileak izateko moduari buruz eta ingurumen-arazoen aurrean konponbide errazak saldu nahi dizkiguten enpresek ziria sartzen digutelaz konturatzeari buruz.

    Jakin ezazue, halaber, datozen hilabeteetarako jarduerak prestatzen ari garela, eta laster partekatuko ditugula web honetako Programa atalean. Urtero bezala, martxoan eta apirilean Rana Plazaren hondamendiaren ospakizunari aurrea hartuko diogu, eta hainbat jarduera egingo ditugu gure arropa eta osagarrien kontsumoari buruz eta horiek gizartean eta ingurumenean duten eraginari buruz kritikoki hausnartzeko. Hausnarketarako uneak izango ditugu, baina baita gure jantzien bizitza luzatzen ikasteko ere.

    Eta ikasturtea amaitzeko, maiatzean lurrean eta haren fruituetan jarriko dugu arreta berriz, jaten duguna birpentsatzeko eta nondik datorren hobeto ezagutzeko. Amaiera bikaina emango diogu, beste urte batez Salcedoko (Araba) Tierra Papel Tijera proiektua bisitatuz. Eskuzabaltasunez beren lurrak erakutsiko dizkigute eta, haiekin solasean, klima-aldaketak larriki kolpatutako sektore baten kezkei buruz gehiago jakingo dugu.

    Zehaztasun guztien jakinaren gainean egoteko, sare sozialetan jarraitu ahal gaituzue edo buletinean izena eman dezakezue. Anima zaitezte!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar