X
Tag

    Ez dago etxean egotea bezalakorik… Baina zer nolako etxeri buruz ari gara?

    2020an inoiz baino denbora gehiago eman genuen gure etxeetan eta, hori dela eta, lehen kasu egiten ez genionari arreta jartzen hasi ginen. Pertsona batzuk konturatu ziren ez zutela espazio egokirik lan egiteko, atseden hartzeko edo ingurukoen zainketa-beharrei erantzuteko. Asko jabetu ziren berogailua, atseden hartzeko sofa bat edo airea hartzeko terraza izateak suposatzen duen pribilegioaz. Eta ez ziren gutxi izan bere etxebizitza erabat desberdina izatea nahi izan zutenak, bere beharrak benetan asebeteko zituen etxebizitza, alegia.

    Izan ere, hausnartzen badugu, gure hiri eta herrietako hirigintza eta arkitektura gure zaintza-beharrak asetzeko edo amankomuneko bizitza errazteko EZ daudela pentsatuta ikusiko dugu. Eta horregatik, urtarrilean, Faktorian “bizitza erdigunean” jarriko dugu etxebizitza bezalako gai garrantzitsu batean.

    Hasteko, Estatuko hainbat tokitan urteak daramatzaten lankidetza-etxebizitzen eredu eta aukera berriak aztertuko ditugu. Urtarrilaren 20an egingo den mahai-inguru online batekin izango da. Egun horretan, 19:00etan, SETEMen Youtubeko kanalean elkartuko gara proiektu horiek gertuagotik ezagutzeko. Esteka honetan emitituko da solasaldia.

    Eta gai horretan sakondu nahi dutenentzat, urtarrilaren 29an eta 30ean (ostirala eta larunbata) 12 orduko ikastaroa izango dugu Irati Mogollon-en eskutik, Zaintzaren Arkitekturak proiektuaren arduradunetako bat. Harekin hobeto ezagutuko dugu zergatik, zertarako, eta nola gauzatzen diren etxebizitza komunitarioen proiektuak, benetako kasuak aztertuz eta geure buruari galdetuz, nolakoa izango litzateke gure etxebizitza komunitario ideala? Ikastaro honetan parte hartzeko izena eman behar da, formulario honetan.

    Amaitzeko, Maitane Arrik, Tradener proiektuaren kolaboratzaileak, proposatuko digu gure etxeetako ongizaterako funtsezkoa den elementu bat aztertzea: energia. “Eredu energetikoa eta ekofeminismoa: alternatibak eraikitzen” tailerrean, urtarrilaren 22an, ostirala (17:00etatik 20:30era), energia eskubide bat dela dioen premisatik abiatuko gara, eta trantsizio energetikorako proposamenak ezagutuko ditugu. Tailer honetan parte hartzeko ere izena eman behar da, hemen.

    Ikastaro edo lantegiren batean parte hartu nahi baduzu, esteka honetan eman dezakezu izena. Sar zaitez Faktoriaren programan xehetasun gehiago jakiteko, edo buletinera harpidetu informazio guztia aldizka jasotzeko.

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar