X
Tag

    Etxebizitza kolaboratiboa: etxebizitza-krisirako konponbideak

    Etxebizitza eskuratzea gero eta zailagoa den testuinguru honetan, erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiboa alternatiba jasangarria eta inklusiboa da, higiezinen espekulazioa alde batera uzten duena. Eredu horrek, Ekonomia Sozial eta Solidarioak ere bultzatua, etxebizitza batean bizitzeko aukera ematen die pertsonei, jabe indibidualak izan gabe. Horren ordez, higiezinaren titulartasuna mantentzen duen kooperatiba baten parte izan behar da. Horren truke, bazkideek hasierako kapital berreskuragarria jartzen dute, eta hileko kuota bat ordaintzen dute, alokairuaren antzekoa, baina egonkortasun handiagoarekin eta zorrik sortu gabe.

    Ekonomiaz haratago, eredu horrek komunitate-bizitza, autokudeaketa eta elkarrekiko laguntza sustatzen ditu, profil desberdinetarako irisgarritasuna bermatuz, adinekoak eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonak barne. Gainera, eraginkortasun energetikoa eta jasangarritasuna sustatzen ditu, kontsumoak murriztuz eta espazio partekatuak sortuz. Gure inguruan badira ekimen arrakastatsuak, hala nola Bartzelonako La Borda, Madrilgo Entrepatios edo Gordexolako Ametxe, bizitzeko beste modu bat posible dela erakusten dutenak.

    Urtarrilean zehar, SETEMeko Balio Faktorian etxebizitza kolaboratiboen gaian sakondu dugu hainbat jarduerarekin. Alternatiba horiei buruz gehiago jakin nahi baduzu, gure Gasteizko egoitzan izan genuen topaketaren bideoa ikustera animatzen zaitugu:

    Etxebizitza kolaboratibo esperientziak: harremantzeko espazioak sortzen izeneko topaketa honetan Entrepatios eta Lurkoi ekimenak eta REAS RdR-en elkarlaneko etxebizitza-taldea izan genituen. Bertan, aurreko gai guztiei buruz hitz egin zen, eta bertaratutakoek galderak egin zituzten ekimen horiek martxan jartzean sor daitezkeen gatazken konponbideari buruz, umeak hazteko moduei buruz, herentziari buruz, proiektu berriak abian jartzeko aholku praktikoei buruz eta bide horretan hastea pentsatzen ari diren taldeentzako orientabideei buruz.

    Hilabetean zehar beste jarduera batzuk ere izan ditugu: Roser Casanovasekin (Col·lectiu Punt 6) hirigintza feministari eta zaintzei buruzko tailer bat egin genuen, eta Basaurin, topaketa bat eta online ikastaro bat Irati Mogollonekin, komunitatean elkarrekin bizitzeko benetako esperientziak aztertzeko eta zahartze aktibista jorratzeko. Berarekin izandako topaketaren bideoa ikustera ere animatzen zaituztegu:

    Jarduera horiek interesatu bazaizkizu, SETEMen Balio Faktoriaren jarduera-programari begiratu bat ematera gonbidatzen zaitugu. Urtean zehar tailerrak, topaketak eta ikastaroak antolatzen ditugu, gure kontsumo-erabakiek pertsonengan eta planetan eragin positiboa nola izan dezaketen aztertzeko. Ez geratu bakarrik hausnarketan! Parte har ezazu gure hurrengo jardueretan eta pasa zaitez ekintzara.

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar