Hilabete honetan gure hileko jarduerak eten behar izan ditugu, energia berriz hartzeko. COVID-19aren pandemiak gure erakundea ere kolpatu du; pertsona gutxiago gara eta jarduerak aurrera ateratzeko zailtasun gehiago ditugu, eta ezin izan dugu garaiz iritsi otsailean kontsumo arduratsuari buruzko formazio eraldatzaileen programazio bat eskaintzeko. Horregatik, geure burua pixka bat zaintzeko eta hurrengo jarduerak mimoz prestatzeko, hilabete honetan gelditzea erabaki dugu, eta berriro indartsu ekingo diogu martxoari, beti bezala, ekainera arte.
Ez dugu ahaztu behar iraganean sexualitateari buruzko saioak egin genituela, non gure hilerokoak arakatu genituen, gure gorputzak hobeto ezagutzeko. Iragan den urteko azaroan, heziketa eman diogu geure buruari indarkeria matxistarik gabeko kontsumoei buruz, eta, abenduan, gure egunerokotasuna indarkeriarik gabeko ohitura jasangarriagoetara bideratzeko moduez aritu ginen.
Orain, talde gisa, beste proiektu bat prestatzen ari gara, gogo betez itzultzeko. Plataforma berrien bidezko kontsumismoa, banka armatua eta ehunkien edo elikagaien kontsumoa eta beste hainbat gai landuko ditugu. Bertan ikusi nahi zaitugu.
Adi programari!