X
Tag

    Nola egin aurre erraldoi digitalei?

    Datorren ostiralean eta larunbatean, martxoak 11 eta 12, Gasteizen izango gara Ekaitz Cancelarekin batera, erraldoi digitalek (Google, Amazon edo Glovo kasu) gure bizitzetan dituzten eraginak eta horiei aurre egiteko ditugun aukerak komentatzen.

    Ikastaro batekin egingo dugu, eta honako gai hauek jorratuko ditugu:

    SARRERA:
    • Interneten eta digitalizazioaren historia
    • Teknologiaren geopolitika
    • Begirada dekolonialak eta Hegoaldearen posizioa
    ERAGINAK LAN-MUNDUAN
    • Algoritmoak, kontrola eta monitorizazioa
    • Plataformak eta «ekonomia kolaboratiboa»: lan-merkatuko «tinder» -ak
    • Automatizazioa eta adimen artifiziala
    • Robotizazioaren aurreko enplegua suntsitzea eta prekarizatzea: teknologia autonomo horien promesak eta errealitateak
    HEZKUNTZA ARO DIGITALEAN
    • Eten digitala: desberdintasuna hezkuntzarako sarbidean, pribatizazioa eta merkantilizazioa
    • Covid ondoko hezkuntza: nola Google eta Microsoften teknologiek ikastetxe publikoetako gelak konkistatu dituzten
    • Hezkuntza 2.0: bot-ak edo irakasleak?

    Eta azkenik, gure esku izan ditzakegun alternatibak planteatuko ditugu, hala nola, burujabetza teknologikorako erakundeak, datuak ondasun komun gisa ulertzen dituzten taldeak, plataforma publikoen esperimentu nazionalak eta aro digitaleko filosofia emantzipatzaileak.

    Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa da esteka honetan izena ematea. Jarduera hau Gasteizen izango da, Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean, ostiralean 16:30etik 20:30era eta larunbatean, 10:00etatik 14:00etara.

    Ekaitz Cancelarekin Donostian ere izango gara hitzaldi ireki batekin, datorren martxoaren 17an Teila Fabrikan, kontsumo digitalak gure bizitzetan dituen inpaktuak komentatzen. Begiratu hemen informazio gehiago.

    Ekaitz Cancelari eta kapitalismo digitalari buruz gehiago jakin ezazu Jedi Akademian egindako elkarrizketa honetan.

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar