X
Tag

    Elkartasun Auzolandegirik gabe COVID-19a dela eta, gure podcastean gogoratu ditugu

    Gure podcast berriaren bigarren atal honetan, udaren etorrera dela eta, SETEMen jardueretatik zaharrenetako bati buruz hitz egingo dugu: elkartasun auzolandegiak hain zuzen ere.

    1992. urteaz geroztik, SETEMek jarduera hau antolatzen du, eta, horri esker, Balio Faktoriaren prestakuntza eskaintzan parte hartu duten 21 urte gorako pertsonek, aldez aurretik prestakuntza-prozesu bat jaso ondoren, bidaia egin dezakete, eta Latinoamerikako herrialderen batean garapen-proiektu bat ezagutu dezakete, SETEMekin lan egiten duen tokiko erakunde batekin lankidetzan, El Salvadorren, Mexikon (Chiapas), Ekuadorren eta Kolonbian.

    Atal honetan, Laura SETEMeko lankidetza-teknikariarekin aritu gara solasean. Berak Chiapasen eta Erdialdeko Amerikan proiektuak jarraitzen ditu. Elkarrizketa baten bidez, Chiapasen duen esperientzia kontatzen du, egungo eta etorkizuneko proiektuak (pandemia osteko eszenatoki batean).

    Bestalde, Elkartasun Auzolandegietako hainbat ediziotan parte hartu duten SETEMeko boluntario talde batek bertako bizipenen pasadizoak, ikaskuntzak eta gogoetak partekatu dituzte, eta argi utzi dute ez zirela “laguntzera” bidaiatu: ikasi, behatu eta beste errealitate batzuez jabetu baizik. Ekuadorreko mendilerroan, Chiapaseko “Los Altos”-en, Txileko maputxeen lurraldean, Medellingo landa-eremuan… egon ziren.

    COVID-19 pandemia dela eta, Elkartasun auzolandegiak bertan behera geratu dira 2020an eta 2021ean; hala ere, espero dugu datorren urterako, baldintzek uzten badute, berriro martxan jartzea.

    Azkenik: badugu izena podcast-erako! Ezagutu nahi baduzu eta aukeraketaren zergatia jakin nahi baduzu, irratsaioa entzutera eta zure jendearekin partekatzera gonbidatzen zaitugu.

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar