X
Tag

    Nola elikatzen dira hiriak? Hiri-baratzeak eta askoz gehiago

    Maiatzean, SETEMen Balio Faktoria nekazaritza munduan murgilduko da… hiritik irten gabe. Izan ere, bai konfinamenduak bai erregaien prezioen igoerak gertuko nekazaritzaren garrantzia nabarmen erakutsi digute, are gehiago ekologikoa bada eta petroliotik eratorritako produktuen mende ez badago. Ba al da posible elikadura sostengarria hirietan?

    Elikadurak historikoki hirien egitura eta funtzionamendua nola zehaztu duen aztertzeko, hitzaldi bat eta tailer bat izango ditugu, Nerea Moránen eskutik. Morán nekazaritzako elikagaien sistemetan, jasangarritasunean eta hiri- eta lurralde-erresilientzian aditua da, eta gai horiek Germinando kooperatiban lantzen ditu.

    “Hiriak nola elikatzen diren: lurraldeari lotutako ekimenak” topaketan (gazteleraz) gure elikadura-sistemak nola funtzionatzen duen eta gure eskura dauden alternatiba iraunkorrenak izango dituzte ardatz. Hau Gasteizko Montehermoso Jauregian izango da, arratsaldeko 18: 30etan, eta sarrera doakoa izango da.

    Ondoko egunean, hilaren 7an, larunbata, goizeko 10:00etatik 14:00etara, hiriaren eta elikaduraren arteko harremanean sakontzeko tailer parte-hartzailea izango dugu, Gasteiz adibide hartuta. “Hiri jangarriak, elikagaien gunea hirian” tailerra (gazteleraz) Gasteizko SETEM egoitzan izango da eta parte hartzeko izena eman behar da, formulario honen bidez.

    Horrez gain, hilaren 21ean txango-eguna izango dugu! Arabako Saratsu herrira joango gara, Tierra, papel, tijera proiektu agroekologikoa ezagutze aldera. Gurekin Isa Álvarez etorriko da, zeinek elikadura-subiranotasunaren aldeko nekazarien borroken testuinguru globalena eskainiko digun. Informazio osoa programan!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar