X
Tag

    Elikadura burujabetza gertutik: txangoa Tierra, Papel, Tijera proiektu agroekologiko arabarra ezagutzera

    Proiektu agroekologiko bat ezagutzea gustatuko litzaizuke? Behin baino gehiagotan irakurri edo entzun duzu elikadura-burujabetzari buruz, eta gehiago jakitea gustatuko litzaizuke? Hala bada, maiatzaren 20ko goizean txango bat egitea proposatzen dizugu, jaten dugunaren atzeko istorioak ezagutzeko. Bisita bat egingo dugu Tierra, Papel, Tijera proiektura.

    Bisita honetan Saratsun kokatutako proiektu agroekologiko arabarra ezagutuko dugu, berau sortu zuten pertsonen eskutik: Mónica, Andrea eta Ramón. Haiekin solasaldian ezagutuko ditugu urte hauetan emandako urratsak, baita aurre egin beharreko erronkak eta zailtasunak ere, eta gure lurraldean beraiena bezalako proiektuen egoera azalduko digute.

    Horrez gain, Isa Álvarez Vispo hezitzaile eta agroekologoa izango dugu, elikadura-subiranotasunaren aldeko nekazarien borroken testuinguru globalena eskainiko diguna.

    Lantaron udalerrian kokatutako herri honetara joateko autobus bat antolatuko dugu. Gasteiztik aterako da goizeko 9:30etan. Arratsaldeko 14:00etan amaituko dugu bisita eta itzuliko gara. Parte hartzeko formulario honetan izena ematea beharrezkoa da, eta 10€ ordaindu behar dira (SETEMen bazkideak doan).

    Zer da Tierra, Papel, Tijera?

    Proiektu agroekologikoa da, non nekazaritza familiarra eta baserrikoa praktikatzen duten. Ingurune hurbilean merkaturatzen dituzten barazkien laborantza da oinarria, nahiz eta lekaleak edo barietate tradizionaletako gariak ere ekoizten dituzten. Beren proiektua eraldatzailea dela pentsatzea gustatzen zaie, eta, horregatik, parte hartzea interesgarria iruditzen zaien kolektiboei irekita dago. Tokiko ekoizleen elkarteetako, nekazarien mugimenduetako, kontsumitzaileen elkarteetako eta nekazari ekologikoen elkarteetako kide dira. Informazio gehiago duzu euren webgunean.

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar