taller consumimos violencia_baja

Tailerra: Indarkeria kontsumitzen dugu?

hizkuntza

Gaztelera

map

Zigoitiko Kulturetxea

noiz-zuri

Azaroak 19, osteguna

|

18.15-20.15

Izen-ematea: Doan, izena eman behar da Zigoitiko Kulturetxean edo online formularioan

Deskribapena:

SETEMen Indarkeria kontsumitzen dugu? ikerlanak indarkeria matxisten eta kontsumo konbentzionalaren arteko lotura aztertzen du hainbat arlotan, eta erakutsi egiten du nola gure gizartean halako indarkeriak naturalizatuta eta normaltzat onartuta dauden. Tailer honetan, ikerlanak zenbait arlotan emandako emaitzak izango ditugu abiapuntu (estetika, mugikortasuna, fikziozko telesailak, teknologia mugikorra…), indarkeriak nola zeharkatzen gaituen aztertzeko, eta zein modutan eraiki ote ditzakegun kontsumitzeko beste era batzuk.

Prestakuntza-emailea:

SETEM Hego Haizeak 2015etik dihardu ohiko kontsumo-ereduaren eta indarkeria matxisten arteko harremana ikertzen. Lan horri esker, hainbat txosten eta gida didaktiko argitaratu dira, bi dokumental sortu dira eta baita web interaktibo bat ere: www.fabricandomujeres.org. Azkenik, 2024ean erakusketa interaktiboa bat sortu genuen. Hori guztia, indarkeria matxistarik gabeko kontsumo-alternatibak eraikitzeko helburuarekin.