Clara Tomé 2

Solasaldia: Arrastoa uzten duen moda: arropa-itsaso batean ez itotzeko gakoak

hizkuntza

Gazteleraz

map

Landatxo G.E. (Erabilera anitzetarako gela 1) Gasteiz

noiz-zuri

Urriak 20, asteartea

|

18:00

Izen-ematea: Sarrera librea tokiak bete arte.

Deskribapena:

Ingurumen-zuzenbidean aditua den Clara Toméren eskutik, modaren industriaren trapu zikinak aterako ditugu armairutik, bere praktika jasangaitzenak agerian utziz: greenwashing-a, lan-esplotazioa, zaharkitze programatua… Adibide praktikoen bidez, marken marketin-estrategiak, hiperkontsumoa bultzatzen duten mekanismoak eta sare sozialek gure erosketa-erabakietan duten eragina desmuntatuko ditugu. Amaitzeko, modu kritiko eta kontzienteagoan janzteko aukera emango diguten benetako alternatibak ezagutuko ditugu.

Hizlaria:

Clara Tomé, ingurumen-legelaria, aktibista klimatikoa, modeloa eta Rights & Rootsen sortzaileetako bat da. Erakunde honek ingurumen-justiziaren, Naturaren Eskubideen eta herri indigenen eskubideen alde lan egiten du. Klimaren aldeko Europako Itunaren enbaxadorea da, eta nazioarteko erakundeekin lan egin du, hala nola Nazio Batuen Ingurumen Programarekin (PNUMA) eta Naturaren Eskubideen Aliantza Globalarekin. Bere lanean bat egiten dute klima, ingurumen-justizia, naturaren eskubideak, komunikazioa, intzidentzia politikoa eta moda iraunkorra.