X
Tag
Difusión del comercio justo

    Bidezko merkataritza, nekazaritzako elikagaien sistema eta elikadura jasangarriaren alternatibak Balio Faktorian

    Maiatzaren 8an ospatzen den Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna dela eta, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Mugimenduak eta Estatuko 200 erakundek Covid ondoko aroko ekonomia eta merkataritza berreskuratzeak giza eskubideak eta planetaren babesa lehenestea eskatzen dugu, eta Bidezko Merkataritzaren eta Ekonomia Solidarioaren balioetan oinarritzea. Horretarako, ordezkari politikoek eta tokiko, eskualdeko eta nazioarteko erakundeek “Berreraiki justiziaz” deklarazioarekin bat egitea bilatuko dugu.

    SETEM Hego Haizeak Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunarekin bat egingo du eta Balio Faktoriaren maiatzeko programazioa bidezko merkataritzara eta elikadura jasangarriko tokiko alternatibetara bideratuko du.

    Lehenengo ekintzaa “ONLINE txokolate dastaketa bost zentzumenekin” izango da. Jarduera honetan Bidezko Merkataritzako hiru txokolate mota dastatuko ditugu bideokonferentzia bidez. Gainera, pertsonak eta planeta errespetatuz txokolatearen ekoizpen prozesua ezagutuko dugu. Jarduera hau maiatzaren 5ean, asteazkena, egingo da 19: 00etatik 20: 15era Zoom plataformaren bitartez. 10€ balio du, eta parte hartzeko formulario honetan eman behar da izena. Parte hartu nahi dutenek, SETEMek Gasteizen duen egoitzara joan behar dute txokolateak jasotzera.

    “Jaten duguna zaintzen: alternatiba jasangarriak Gasteizen” online topaketak hirian elikagaiak, modu arduratsuagoan eta jasangarriagoan, kontsumitzeko aukerak ezagutaraziko ditu. Bioalai kontsumo ekologikoaren elkarteak, Saski Barazki -Bionekazaritza elkartearen saski ekologikoak-, Beganbaik, jatetxe begetariano eta beganoak eta Eraman enpresak parte hartuko dute. Ekitaldia irekia da eta Setem-en Youtubeko kanalaren bidez jarraitu ahal izango da maiatzaren 12an, asteazkena, 19: 00etan.

    Bukatzeko “Jatea ekintza politikoa da: nekazaritzako elikagaien sistema globala pandemia garaian” ikastaroa dugu. Bertan, gaur egungo nekazaritzako elikagaien sistemaren ondorioak aztertuko dira: deforestazioa, gaixotasun berriak agertzea, klima-aldaketa edota kaloria asko baina nutriente gutxi dituen dieta batekin lotutako osasun-arazoen hedatzea… Multinazional handien esku dagoen sistema baten inpaktuak zeharkatuko dira. Horri amaiera emateko, elikadura-subiranotasunarekin lotutako alternatibak proposatuko ditugu, baita industriak ezer ez aldatzeko proposatzen dituen irtenbide faltsuak ere. Bi saio izango dira: maiatzaren 14an, ostirala, 16: 30etik 20: 30era, eta 15ean, larunbata, 10:00etatik 14:00etara, Gasteizko Simone Beauvoir Elkarteen Etxean. Carro de Combate kazetarien proiektuak gidatuko du formazio hori. Formulario hau betez eman behar da izena. 20 euroko prezioa du inskripzioak, baina SETEMeko bazkidea bazara doan aterako zaizu.

    Sartu programan informazio osoa ikusteko. Zuen zain gaude!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar