X
Tag

    Lantegiak eta prestakuntza-ikastaroak erraldoi digitalei eta banka armatuari aurre egiteko

    Balio Faktoriako prestakuntzei zegokienez, otsailean eginiko etenaldiaren ostean, martxoan agenda emankorrarekin itzuliko gara. Hemen dugu hilabetearen agenda osoa.

    Hilari ekingo diogu teknologietako erraldoiak gure bizitzei eragiten ari zaizkien inpaktu negatiboei helduz. «Google, Amazon, Glovo…: Nola egin aurre erraldoi digitalen kontrolari eta prekarizazioari» ikastaroaren bidez helduko diogu gaiari. Haren bitartez, erraldoi horien handikien ekintzen ondorioak aztertzeaz gain, subiranotasun teknologikoari laguntzeko geure egin ditzakegun alternatibak planteatuko ditugu ere bai.

    Ikastaro hori Gasteizen izango da, Simone de Beauvoir elkarteen etxean. Lehen saioa martxoaren 11n, ostiralean, izango da, 16:30etik 20:30era bitartean; eta, bigarrena, martxoaren 12an, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara. Matrikulak 15 euroko kostua du (dohainik SETEM Hego Haizeako elkartekideentzat), eta izena eman nahi baduzu, honako galdetegi hau bete behar duzu.

    Bestalde, teknologiak gure bizitzengan zer inpaktu duen ikusi eta hausnartzeko aukera emango digun topagune bat egingo dugu. «Kontsumo digitala: tokiko alternatibak» izeneko hitzaldian, linean erosteak ingurumenari eta ekonomiari dakarzkien ondorio negatiboak aipatuko ditugu, bai eta genero-desberdintasunak eta herrien arteko desberdintasunak sustatzen lagundu duten ekintzak ere. Hitzaldi hori Saretuz Sarearekin batera antolatu da eta martxoaren 17an, ostegunean, izango da Teila Fabrikan (Donostian), arratsaldeko 18:00etan. Sarrera doakoa izango da tokiak bete arte.

    Bi ekitaldi horietan Ekaitz Cancelak parte hartuko du. Kazetaria, entsegugilea eta idazlea da eta ikerketa gehienak hazkuntza teknologikoaren eta kapitalismoaren arteko loturari buruzkoak egin ditu. Cancelak, gainera, bi liburu argitaratu ditu: El TTIP y sus efectos colaterales (Planeta, 2016) eta Despertar del sueño tecnológico (Akal, 2019).

    Banka etikoa, banka armatuaren alternatiba gisa

    Gure bigarren jarduera-blokea finantzaketa militarraren jatorria eta haren ingurumen-ondorioak hobeto ezagutzera bideratuko da. Jordi Calvo ekonomistaren eta bakearen kulturari eta desarmatzeari buruzko ikerlariaren eskutik, bankuek, industria militarra ordaintzeko, gure diruarekin egiten dituzten inbertsioetan sakonduko dugu.

    «Banka armatutik banka etikora» hitzaldian, gure aurrezkiek proiektu jasangarriak eta ongizatea eragiten dutenak sor ditzaten eskura ditugun aukerei buruz arituko gara. Topaketa hori martxoaren 25ean, ostiralean, izango da, ostiralean, Montehermoso Kulturuneko Betolaza aretoan (Gasteiz). Solasaldian, FIARE Banca Ética erakundearen Arabako taldeak ere parte hartuko du.

    Azkenik, «Klima-aldaketa betikotzen duten misio militarrak. Nola finantzatzen dira eta zer alternatiba dugu?» izeneko lantegiaren bidez, industria militarraren eta energetikoaren atzean dauden hariak azalduko ditugu. Horrez gain, inbertsio horiek eteteko eta trantsizio ekologikoa eta bidezkoa finantzatzeko zer ekintza egin ahal ditugun azalduko dugu. Lantegia martxoaren 26an, larunbatean, izango da, 10:00etatik 14:00etara, Simone de Beauvoir elkarteen etxean (Gasteiz). Matrikula egiteko prezioa 5 euro da (dohainik SETEM Hego Haizeako elkartekideentzat), eta, parte hartu nahi baduzu, izena emateko galdetegia bete ahal duzu hemen.

    Oso pozik gaude azkenean jarduera berri hauek zuekin parteka ditzakegulako. Zuen zain gaude!

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de nuestras cookies. Saber más

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar