Balio Faktoria irailean itzuliko da, gerrak desarmatzera

Datorren irailaren 23an itzuliko dira jarduerak SETEM Hego Haizearen hausnarketa eta prestakuntza gunera. Programazioan bankaren eta gerren arteko loturek protagonismoa izango dute, baita horren ondorioek eta alternatibek ere.

Apuntatu eta gorde data: irailaren 23an SETEMeko Balio Faktoria itzuliko da! Abuztuko geldialdira goaz ikasturte berri bat noiz hasiko dugun iragarrita. Bertan, geldirik ez geratu eta errealitatea eraldatu daitekeela pentsatzen duten pertsona guztiei zuzendutako jarduerak eskainiko ditugu.

Oraingoz esan dezakegu, gainera, ikasturteko lehen jarduera hori arratsaldeko 18:00etan izango dela, Gasteizko Aldabe Gizarte Etxeko ekitaldi-aretoan, eta urte amaierara arte luzatuko den jarduera-ziklo bati hasiera emango diola. Ordura arte, jarduera horien gaiak gerren eta horien gizarte- eta ingurumen-ondorioen ingurukoak izango dira, baita eskura ditugun alternatiben ingurukoak ere.

Kazetaritza, argazkilaritza, aktibismoa eta ikerketa, gerrak eta horien ondorioak eta horien erantzuleetako batzuk salatzeko, baita gerra horien aurka egiteko eta bakean eta giza eskubideekiko errespetuan oinarritutako errealitateak eraikitzeko moduak aztertzeko ere. Bankuek horretan guztian duten lotura eta erantzukizuna aztertuko dugu: zer egiten ari dira gure diruarekin?

2024-25 ikasturtearen errepasoa

Irailaren hasieran programa osoa aurkeztuko dugu. Ordura arte, azken ikasturtea gogoratuko dugu; irailean Carlos Taiboren hitzaldi batekin eta Celeste Agüerorenmusikaz lagunduta hasi genuena, eta maiatzean izan zuen azken hitzordua.

Ordutik maiatzera bitartean, jarduera asko antolatu ziren Euskadiko hainbat tokitan, hainbat gai ardatz hartuta. Emakume indigenek Chiapasen dituzten eskubideen alde egindako borrokak ezagutu genituen, mugimendu ekofeministan murgildu ginen beste behin ere, espekulazio-negozioaren aurrean etxebizitza aukera kooperatiboak aztertu genituen, moda azkarraren negozioa agerian utzi genuen, Emakumeen Fabrika eta Maiteren Tailerra zutik jarri genituen indarkeria matxistak elikatzen ez dituen kontsumoa eraikitzeko, eta proiektu agroekologikoen onura sozioingurumenekoetara hurbildu ginen.

Jarraian jarduera batzuetan parte hartzeko aukerarik izan ez bazenuen, hona hemen batzuk. Eskerrik asko bidelagun izan zineten guztioi!

Carlos Taibo | Notas de resistencia: claves y propuestas frente a un futuro incierto

Notas de Resistencia | Celeste Agüero en Eva Forest Liburutopia

¿CONSUMIMOS VIOLENCIA? | Coloquio con Tatiana Romero, María Viadero y Magda López Gorritxo

Arquitecturas del cuidado. Charla Irati Mogollon SETEM Hego Haizea y Sagarrak Ekologista Taldea

Yayo Herrero y Dalila Argueta – Ecofeminismo: vida, cuerpo y defensa del territorio

Mesa de experiencias de vivienda colaborativa: Reas RdR, Lurkoi y Entrepatios