Balio Faktoriak bere zazpigarren edizioari ekingo dio eta oso modu berezian egingo du, artea eta elikadura osasungarri, jasangarri eta bidezkoa uztartuz “Y si mueren los tritones” antzerki foroan.
Ikuskizuna datorren irailaren 28an izango da, osteguna, 18:30ean Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean eta, bide batez, 2023-24 ikasturteko prestakuntza-jardueren programazio berria ezagutaraziko dugu. Ekintza honetarako BioAlai kontsumo ekologikorako elkartearen laguntza dugu, bere 30. urteurrenean.
Baina, zer da antzerki foroaren kontu hori? Antzerki mota honetan ikusleak, nahi izanez gero, emanaldian eragina duten eta bertan parte hartzen duten subjektu aktibo bihurtzen dira. El Mar del Norte konpainiaren eta Biela y Tierra kolektiboaren eskutik, gure plateretan jartzen dugunaz eta horrek gure osasunean, komunitatean eta planetan duen eraginaz hausnartuko dugu.
Felisa, Felipe, Sole, turismo-erresorteko burua edo supermerkatuko arduraduna izango dira antzerki foro honi forma emango dioten pertsonaiak. Haien eztabaida eta gogoetetatik abiatuta, gure ohiturek planeta gehiago errespetatzen duen kontsumo-eredu bat lortzeko duten ahalmenaz jabetuko gara. Gune atsegina eta aproposa da artistek, aktibistek, administrazioek eta herritarrek elkarrekin hausnar dezaten aurrean ditugun erronka ekosozialei buruz.
Antzerki foroa ez ezik, programazio zabala izango dugu
Balio Faktorian, honek bezala artea, hausnarketa, umorea eta aktibismoa batuko dituen jarduera gehiago izango ditugu. Besteak ezagutzeko, inaugurazio ekitaldian eta “Y si mueren los tritones” antzerki-foroan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, datorren irailaren 28an, 18:30ean. Sarrera librea izango da lekua bete arte, etzazue galdu!