Izen-ematea: Doan, izena eman behar da
Deskribapena:
Tailer honetan hausnarketa eta ekintza uztartuko ditugu, kolektiboki aldarrikapen diseinu bat sortuz eta serigrafiaren bidez irudikatuz. Indarkeria matxisten eta eguneroko kontsumoaren artean dagoen loturan sakonduko dugu lehenik, eta eztabaidatik sortuko dira sormenez irudi bilakatuko ditugun ideiak, trebatzailearen laguntzaz. Serigrafiak duen aldarrikapen potentziala ere ezagutuko dugu, borroka sozial eta ekologistan izan duen erabilerari buruzko ibilbidea eginez. Bigarren egunean, gure sorkuntzak kotoizko oihaletan estanpatuko ditugu, teknika eta tintak erabiltzen ikasiz. Tailerraren amaieran, parte-hartzaile bakoitzak bere arropa serigrafiatuak eramango ditu Azaroak 25eko mobilizazioetan erabili ahal izateko. baita urteko egun guztietan ere!
Prestakuntza-emailea:
Jule Costa Mendia artista eta Kapalilua serigrafia proiektuaren sortzailea da. Serigrafia teknika biziki maite du, irudien sortze prozesuan saiakuntzak egiteko ematen duen aukerengatik eta aldarrikapen bozgorailu ezin hobea iruditzen zaiolako.