Tailerra: Etiketaz haratago: emakumeak, lana, osasuna eta zainketak ehungintzaren industria globalean
Gaztelera
Emakumeen Etxea (Vitoria-Gasteiz)
Urriak 27, asteartea
|
18.00-20.00
Izen-ematea: 010 / Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista
Deskribapena:
Zer dute komunean El Salvadorko arropa-makila bateko emakume langile batek eta Gasteizko emakume langile batek? El Salvadorko langileen ahotsetatik eta esperientzietatik ezagutuko ditugu haien bizitzak zeharkatzen dituzten dimentsio anitzak, hemengo borrokekiko loturak bilatuz zaintza lanen banaketa, lan-eskubideak edo kalitatezko osasun-arreta bezalako esparruetan. Agian guk uste baino “hari” gehiagok lotzen gaituzte.
Parte-hartzaileak:
- Montserrat Arévalo eta Karla Ortiz, Mujeres Transformando (El Salvador) erakundekoak, ehungintzako emakume langileei laguntzeko erakundea. Montserrat zuzendaria da eta Karla Ehungintzako Langileen Koordinakundeko Lehendakaria.