Banka armatua armagabetzen. Bakearen eraikuntzaren aldeko jardunaldiak, irailaren 23tik aurrera

SETEM Hego Haizeak zenbait euskal udalerritan egingo duen jarduera-zikloa aurkezten du. Xedea gerraren eta haren ondorioen finantzaketan bankak daukan erantzukizuna salatzea eta bakearen alde biztanleria antolatzeko deia egitea da. Gerrek, genozidioek eta berrarmatze azkarrak ezaugarritutako testuinguruan, euskal gizarte zibilak ahotsa altxatu du berriz ere. SETEM Hego Haizeak Banka armatua armagabetzen. Bakearen eraikuntzaren aldeko jardunaldiak jarduera-zikloa antolatu du. Irailaren 23tik azarora bitartean Euskadiko zenbait udalerritan zehar ibiliko da eta formakuntzarako, hausnarketarako eta ekintzarako espazioa izango da. Bankuek (Espainiako banka armatuaren liderrak Banco Santander eta BBVA dira) mundu osoan gatazkak elikatzen dituen armagintza finantzatzen jarraitzen duten bitartean, horren ondorioak milioika bizik pairatzen.